Sarritan emakumeak izan dira ETAren laguntzaile ezkutuak eta lekukotasun gutxi dira gaiaz, ohiko klitxe arruntetik at. Baina nola kontatu gure herrian, hamarkadatan, ilunpetan xuxurlatutako istoriak? Salaberrik Laurendia protagonistaren esku utzi du misio delikatu horren ardura. Liburuan ez dira agertzen epopeia handirik, emazte hoien engainamenduaren arrazoiak eta militantzia nola bizi izan duten egunerokotasunean baizik.
Biografia honek aitortza kutsua du, eta, zehazki Jose Luis Elkororen bizitza kontatzen duen arren, Mari Karmen Aiastui eta beste ahots jaso ditu Mikel Zubimendi kazetariak. Elkoro, abertzalea, enpresaria, balioen eta memoria kondentsatuaren altxor kutxa bat da eta belaunaldi baten sinboloa.
“Calla y olvida” son las palabras que le dice la madre de Axun Lasa, hermana de Joxean Lasa, asesinado por los GAL, después de que ella ha sobrevivido a torturas tras su detención. La antropóloga aporta al relato sus apuntes feministas para complejizar los hechos y desvelar todas las violencias y acabar con ellas. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista .
Alonso aborda en este libro el genocidio olvidado de este pueblo indígena de Tierra de Fuego y la Patagonia, en el cono sur del continente americano. Aunque los selk'nam fueron diezmados, hubo supervivientes y sus descendientes luchan por el reconocimiento de su pasado y sus derechos legítimos.
Nomadland, denbora luzez burutik kentzea lortzen ez duzun bizitza errealean oinarritutako film horietako bat dela esan daiteke. Erabat hunkigarria eta kolpe emozionalez beteriko esperientzia zinematografikoa. Frances McDormandek antzezten du pertsonaia nagusiaren papera, Fern deituriko emakumea, hirurogeita hamar urteko alarguna, XXI. Mendeko lehen hamarkadan hasitako Ipar Amerikako ekonomiaren gainbeheran kokaturiko filmean.
Egun, Intsumisoaren Parkea deitzen da 2012an eraitsitako Iruñeko kartzela zaharraren orubea. Oroitarri batek gogoratzen du orduko gazte ero haien ekina. Oroitzea ez da nahikoa ordea, historia kontatu ere egin behar baita. Horixe da funtsean ikus-entzunezkoa: gure herriaren historiaren zatitxo baten memoria eta kontakizun ariketa.
São Tométik Euskal Herrirako bidea, itzulera bat nolakoa den, azaltzen du ikusizun honek. Sarritan entzuten dugu halako itzuli dela, halako Euskal Herrian dagoela dagoeneko... baina egiazki ez dugu jakiten zer dagoen horren atzean, itzulera bat den egiazki, edo beste norabaiterako bidaia den. Zer kontraesan sortzen diren, harremanei nola eragiten dien...
Danieraz herri hizkeran Kopenhageko Christiansborg Jauregia izendatzeko erabiltzen duten hitza da, Borgen. Bera da Danimarkako hiru botereen eta Lehen Ministroaren egoitza. Birgitte Nyborg hautagai moderatua gobernuburu izatera iristen denetik Lehen Ministro gisa duen bizimodua azaltzen duen telesail politikoa da.
Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.
Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.
Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.
Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.