GOMENDIOAK

Erria

Han egon zen

2024-04-04

Mikel Zubimendi, Txalaparta 2024

Orain dela bi urte, Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea fundazioak Monzon-Ganuza saria eman zieten Mari Karmen Aiastui eta Jose Luis Elkoro senar-emazteei, euskararen eta Euskal Herriaren alde egindako lanagatik. 

Euskal kausaren aldeko «errekadista» soil bat, halaxe dio Elkorok bere buruaz, une, gertaera eta erabaki esanguratsu ugaritan parte hartu duen arren. Eta ez beti afera atseginetan, baina betiere Euskal Herriaren burujabetzaren eta askatasunaren alde, zentzu zabalenean.

Batzuetan, pertsona baten biografiaren bidez azal liteke herri baten historia garaikidea, pertsona horren bizitzak herri baten hainbat mugarrirekin bat egiten baitu. 

Jose Luis Elkoro piezan bakarreko pertsona arrunta da eta bere ibilbidean arrunt ezohikoak diren gauzak egin dituena, erabakiz erabaki eta gertakariz gertakari, haren biziaroak bat egiten du Euskal Herriak bizi izandako une esanguratsu askorekin: ikurrinaren legeztapena, Alkateen mugimendua, lantegien euskalduntzea, Xibertako eta Zuricheko bake negoziazioak, Amnistiaren aldarrian, Herri Batasunaren sorreran eta Egin egunkariaren sorrera eta itxiera...

Bere aurkako erasoak eta espetxealdiak gorabehera, apal eta konpromiso handiz jardun da inurri lanean, betiere Euskal Herri euskalduna, burujabea eta askea helburu.