LIBURUAK

Mesfida zaitez

Sarritan emakumeak izan dira ETAren laguntzaile ezkutuak eta lekukotasun gutxi dira gaiaz, ohiko klitxe arruntetik at. Baina nola kontatu gure herrian, hamarkadatan, ilunpetan xuxurlatutako istoriak? Salaberrik Laurendia protagonistaren esku utzi du misio delikatu horren ardura. Liburuan ez dira agertzen epopeia handirik, emazte hoien engainamenduaren arrazoiak eta militantzia nola bizi izan duten egunerokotasunean baizik.


Han egon zen

Biografia honek aitortza kutsua du, eta, zehazki Jose Luis Elkororen bizitza kontatzen duen arren, Mari Karmen Aiastui eta beste ahots jaso ditu Mikel Zubimendi kazetariak. Elkoro, abertzalea, enpresaria, balioen eta memoria kondentsatuaren altxor kutxa bat da eta belaunaldi baten sinboloa.


Calla y olvida

“Calla y olvida” son las palabras que le dice la madre de Axun Lasa, hermana de Joxean Lasa, asesinado por los GAL, después de que ella ha sobrevivido a torturas tras su detención. La antropóloga aporta al relato sus apuntes feministas para complejizar los hechos y desvelar todas las violencias y acabar con ellas. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista .


Selk’nam. Genocidio y resistencia

Alonso aborda en este libro el genocidio olvidado de este pueblo indígena de Tierra de Fuego y la Patagonia, en el cono sur del continente americano. Aunque los selk'nam fueron diezmados, hubo supervivientes y sus descendientes luchan por el reconocimiento de su pasado y sus derechos legítimos.


IKUSENTZUNEZKOAK

Zaldi Urdina audio-fikzio podcasta

Bederatzi atal izango dira, 12 bat minutukoa bakoitza, eta Aingeru 17 urteko gaztearen arrastoaren bila jarriko ditu entzuleak.


Die Neue Zeit: Bauhaus eta aro berria Kunst

Artea, alemanieraz. 1919Ko Weimarko errepublikan kokatzen da kontakizuna, Bauhaus eskolaren hastapenetan. Flashback estiloan kontatuko zaizkigu Staatliche Bauhaus-aren lehen urteak, Stine Branderup kazetariak Walter Gropius arkitektoari Vanity Fair aldizkarirako egindako elkarrizketaren aitzakian.


Fabricando mujeres

Lo egiteko pastillak, takoiak, silikona litro bat, barbie panpina, txupetea, kristalak garbitzeko produktua, etab. agertzen dira zinta garraiatzaile batean. Antzinako lantegi bateko montaketa-kate bat da. Atean dagoen kartelean “FÁBRICA DE MUJERES” irakur daiteke. Dokumentalak indarkeria matxistaren eta ohiko kontsumoaren arteko loturaren eta horren aurrean egon daitezkeen alternatiben gaineko hausnarketaren ondorio da. Setem Hego Haizea eta Al Borde Films ekoiztetxearen egitasmoa.


American Gods: neoi-argizko kitsch mitologikoa

Egokitzapenak modan daude. Ez da esaten dugun lehen aldia, eta azkena ere ez da izango, egokitzapenen aro betean gaudelako. Istorioak berriro kontatzea gustatzen zaigu, istorio bera, edo antzeratsua, baina beste modu batera. Liburutik pantailarako eta pantailatik liburuetarako jauziak gure ekosistema kultural garaikidearen ohiko osagai bihurtu dira.


ARTEAK

El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.


Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.