GOMENDIOAK

Erria

Fabricando mujeres

2021-08-24

Dokumentalak indarkeria matxistaren eta ohiko kontsumoaren arteko loturaren eta horren aurrean egon daitezkeen alternatiben gaineko hausnarketaren ondorio da.

“Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketaren arabera, zaila da kontsumoan presente dauden indarkeria matxistak detektatzea, naturalizatuta, barneratuta daudelako, nork bere gain hartzen dituelako, gure gizartean ohikoak direlako, alegia.

Dokumentalak indarkeria horiek zeintzuk diren argitaratzeko eta emakumezkoen bizitzetan dituzten ondorioak ikustaratzen ditu, modu originalean, «bi mundu» asmatu zituzten, Emakumeen Fabrika eta Maiteren Lantegia.

Maitek, Itziar Aizpuru protagonista duen pertsonaia, indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa sortzen duten proposamen eraldatzaileak bilatzen jarraitzen du. Eta hainbat aliaturekin batera egiten du: Lolita Chávez, Bob Pop, Itziar Ituño, Yayo Herrero, Silvia Federici, June Fernandez, Yolanda Jubeto edo Lucía Mbomío. Energia-kontsumoari, mugikorrei eta fikziozko telesailei buruzko gogoetak partekatzen dituzte.

“Fabricando mujeres” dokumentala hemen ikusgai: