Euskal Herriko patriarkatu neoliberalaren ezaugarri estrukturalak eta patriarkatu neoliberalak emakumeen eta gizonen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan dituen ondorioak erakusten ditu liburu honek; hiru dimentsio horiek eta haien ondorioak lehen aldiz modu bateratuan ikertuz.
Feminismo liberala sustatzen duten politika elitista eta korporatiboei aurre egiteko, feminismo ezkertiar, antikapitalista, antiarrazista eta ekosozialistatik pentsatutako hamaika tesi eta proposamen dakartza saiakerak.
Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertzeari atea zabaldu dio liburu honek. Azterketa horretan, Euskal Herria askatze markoa eta euskal langile andreak askatze subjektua marraztu dira.
Hainbat gogoeta plazaratzen dira antzezlanean, bikote zein adiskidetasun harremanei buruz, zaintzaz, zeloez, maitasunaren iruditeria klasikoaz, gizonen jukutriez, emakumeen arteko liskar eta ahizpatasunaz…
2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketa ezaguna aitzakiatzat hartuta, indarkeriaren poliedrikotasuna ulertzen laguntzen duen lana da.
A Nou sobiranisme i feminismes, una vintena d’autores i autors del món acadèmic i activista dels diferents països, reflexionen sobre les noves formulacions del sobiranisme i l’emergència de la darrera onada feminista en relació amb l’emancipació nacional.
Kontratu soziala libertateari buruzko fikzio politiko bat baino ez da; kontratu sexuala, berriz, menderakuntzari buruzko historia bat.
Demokrazia esku pribatuetan jartzen denean, erabakiak hartzeko ahalmena eta ondasun kolektiboak pribatizatu egiten dira.
AEBn eta Kanadan mafiak kontrolaturiko tabernetan elkartzen ziren lesbianak, gayak, drag queenak eta komunitate baztertuak 1960-70 inguruan. Bai giro hori bai askapen borrokaren hastapenak eta kontraesan edo eztabaidak ezin hobeki ezagutuko ditugu.
Globalizazioak ekarri zuen iragana ezabatutako orainaldi betierekotik, pasa gara kondizio postum-era, etorkizunik gabeko gaurkotasunera, ametsik, zeruertzik, imajinaziorik gabeko, antieroien eta apokalipsiaren garaia.
Si una persona quiere adentrarse en la literatura feminista, por ejemplo en el caso de los hombres, este libro de bell hooks es una magnífica oportunidad.