Mundu bizigarriago eta justuago bat ahalbidetzeko ariketa “No contamos ya con hacernos mejores a nosotros mismos sino solamente en obtener más o menos privilegios en un tiempo que no va a ninguna parte, porque ha renunciado a apuntar en un futuro”.
Noiz arte? Noiz arte izango dut lana? Noiz arte bikotekidea? Noiz arte biziko naiz hemen, eta noiz arte beste han? Honek tempusarekin daukagun harremana aldatu du guztiz, denbora bera ulertzeko modua, oraina birdefinitu. Globalizazioak ekarri zuen iragana ezabatutako orainaldi betierekotik, pasa gara kondizio postum-era, etorkizunik gabeko gaurkotasunera, ametsik, zeruertzik, imajinaziorik gabeko, antieroien eta apokalipsiaren garaia. Denbora bera bukatu den orainaldia. Atzoa oroitzapena eta biharra ametsa ezabatuta beraz, zer geratzen da? Ilustrazioaren zera hori berreskuratzearen aldeko erabakimena erakutsiko du. Baina ez bere horretan XVII mendeko mendebaldar proiektu modernizatzailea, baizik eta jarrera kritikoa izatearena, ilustrazio erradikalaren ariketa. Bizitzaren periferiaz, duintasunaz, zeharkatzeaz dihardu. Politikaren zentzu zabalena berreskuratzen du, bizitza bera politizatuz. Mundu bizigarriago eta justuago bat ahalbidetzeko ariketa.
Marina Garces (Bartzelona 1973), filosofia mundu akademikotik ateratzen duen autorea dugu.
Oraingoan gomendatzen den liburu hau (Nueva Ilustración radical) irakurterraza da oso, modu zuzen eta gordinean gehienetan heltzen dio gaiari, baina betiere modu ederrean. Laburra bezain betea. Beste bere obra batzuen artean dago Filosofia Inacabada (Galaxia Gutemberg) edo Ciutat Princesa (Galaxia Gutemberg).