LIBURUAK

Mesfida zaitez

Sarritan emakumeak izan dira ETAren laguntzaile ezkutuak eta lekukotasun gutxi dira gaiaz, ohiko klitxe arruntetik at. Baina nola kontatu gure herrian, hamarkadatan, ilunpetan xuxurlatutako istoriak? Salaberrik Laurendia protagonistaren esku utzi du misio delikatu horren ardura. Liburuan ez dira agertzen epopeia handirik, emazte hoien engainamenduaren arrazoiak eta militantzia nola bizi izan duten egunerokotasunean baizik.


Han egon zen

Biografia honek aitortza kutsua du, eta, zehazki Jose Luis Elkororen bizitza kontatzen duen arren, Mari Karmen Aiastui eta beste ahots jaso ditu Mikel Zubimendi kazetariak. Elkoro, abertzalea, enpresaria, balioen eta memoria kondentsatuaren altxor kutxa bat da eta belaunaldi baten sinboloa.


Calla y olvida

“Calla y olvida” son las palabras que le dice la madre de Axun Lasa, hermana de Joxean Lasa, asesinado por los GAL, después de que ella ha sobrevivido a torturas tras su detención. La antropóloga aporta al relato sus apuntes feministas para complejizar los hechos y desvelar todas las violencias y acabar con ellas. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista .


Selk’nam. Genocidio y resistencia

Alonso aborda en este libro el genocidio olvidado de este pueblo indígena de Tierra de Fuego y la Patagonia, en el cono sur del continente americano. Aunque los selk'nam fueron diezmados, hubo supervivientes y sus descendientes luchan por el reconocimiento de su pasado y sus derechos legítimos.


IKUSENTZUNEZKOAK

White House Plumbers

Richard Nixon AEBetako presidente izan zenean gertaturiko eskandalu politikoa izan zen, haren kontseilari batzuen kontrako salaketa eta haren dimisioa ekarri zituena. Alex Gregory eta Peter Huyckek sortu eta idatzitako drama politikoko bost atalez osaturiko telesaila.


Total Control

Australiako gobernuaren zirrikituak desmuntatu egiten dira entzuleen aurrean, politikan elkartzen diren identitate desberdinak agerian utziz. Gizon zuriz inguratutako esparru politikoan emakumea izatea ez da erraza eta emakume indigena izateak are konplexuagoa egiten du egoera. Oraindik ere generoaren intersekzionalitateari, etniari eta sexu-orientazioari buruz hausnartu behar denean. Unibertso politikoari begirada bat ematea genero-ikuspegi fresko eta distiratsu batetik.


Bi arnas

Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Lehenak, bere azalean pairatu du bizitzarekiko behin-behineko etena. Bigarrenak, berriz, bere parte izan zen alabaren gorputzean. Bi arnas ikusezin horiek ikustarazi nahi ditu historia honek, bi itolarri horiek, sufrimendu bikoitz hori. Kasu honetan, amaren ahotik eta bizipenetatik, baina alabak bere azalean sufritutakoa ardatz hartuta, eta ahal den neurrian Iratxeren ahotsa ere entzunaraziz.


Karpeta urdinak

Euskal Herriko torturaren errealitatean sakontzen duen dokumentala, batez ere marka fisikorik uzten ez duen horretan arreta jarriz eta KREIren txosten ofizialari jarraituz. Euskal Autonomia Erkidegoan 1960-2014 artean izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzak egin zuen, Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan, eta estatistikei oso lotuta dago. Azken urteetan, Euskal Herrian dokumentatutako 4.113 tortura kasu polizial, % 73 Franco hil ondoren, eskualdean zeuden gorputz guztietako agenteek exekutatuak: polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak.


ARTEAK

El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.


Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.