LIBURUAK

Askatu edo moztu

Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak. Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi Estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza. Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan


Kapitalaren lantegi ezkutuak

Fraserren pentsamendua taxutu duten oinarrizko ideiak jasotzen dira liburu honetan, esate baterako, kapitalismoa ordena instituzionalizatu gisa kontzeptualizatzearen beharra, ordena hori posible egiten dituzten faktore ikusezinen azalpen xehea eta kapitalismoaren erro misogino, sexista eta arrazistaren leheneratze politikoa.


Historia de las mujeres en Euskal Herria III

Una historia de las mujeres de Euskal Herria que toma a Navarra como eje vertebrador de todo el país; una obra rigurosa y amena, alejada de academicismo, en la que destaca su originalidad, por los temas y el enfoque dado; su afán didáctico, centrado en la organización estructural y acompañada de gran cantidad de imágenes que refuerzan el texto, escrita sin prejuicios con un lenguaje claro y sencillo.


Políticas del cuidado

Emakume guztiok gara langileak, soldata izan ala ez, nahiz eta etxe barruan “bakarrik” egiten ditugun lanak. Lan horiek, gainera, aurreiritzi-zama bat dute, eta ez digute balio, emakumeen funtzio “natural” gisa interpretatu baitira historian zehar. Etxeko lanak eta zainketak ekonomia eta gizartearentzako balio izugarria suposatzen du.


IKUSENTZUNEZKOAK

El salto

Benito Zambranok migratzaileen bidaiaren gordintasuna eta zailtasuna zintzoki islatzen dituen norabidea aurkezten du. Ikuspegi errealista eta apaingarririk gabekoa istorioa, pertsonaiak bultzatzen dituzten etsipena eta itxaropena azalduz. Zuzendariak migrazioaren konplexutasun emozionala eta migrazioa jasaten dutenen bizitzan dituen inpaktuak transmitituz.


Mrs. America

Telesail politikoa, botere-borroken eta borroka dialektikoen gainean eraikia eta historia aldatzeko gai diren iritzi-korronte bihurtzen diren narratibak nola idazten diren erakusten du. Nabarmentzekoa, protagonistek jaurtitzen dituzten mezuetatik harago, moral autoritarioaren gaitzespen hori ikusleari formaren bidez iristen zaio.


Negu hurbilak

2011. urtea da. Bere burua sasian gorde nahi du Jonek. hegoaldetik iparraldera pasatu zai dagoela, 2011ko ETAren armagabetzearen komunikatuaren berri iritsiko da irratiz. Ipar Euskal Herrirako bidean Zubietako herrirekin eta zubietarrekin egingo du topo. Itxaron, besterik ezin du egin Zubietan askatasun itxurako paisaien artean,  lainopean eta barruan bizi beharrean, leihotik, landa giroko herri txikiko eguneroko bizimodua nola pasatzen den ikusiz, egun eta gau luzeetan. Bakardadea ere zain.


D'argent et de sang

Frantziako karbonoaren gaineko zergaren iruzurra da istorioaren ardatza. Fabrice Arfik idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago, ikerketa kazetariaren eleberri konplexua, hamabi ataleko telesail modura.


ARTEAK

El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.


Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.