GOMENDIOAK

ERRIA

El largo siglo XXI

Arrighiren iritziz, kapitalismoaren historia mende luzeen segiden historia da. Garai horietako bakoitzean, potentzia hegemoniko konkretuek espazio ekonomiko mundialaren kontrola ziurtatu dute, sare ekonomiko eta politiko propioak ehunduz.


ERRIA

Feminismoa % 99ren alde

Feminismo liberala sustatzen duten politika elitista eta korporatiboei aurre egiteko, feminismo ezkertiar, antikapitalista, antiarrazista eta ekosozialistatik pentsatutako hamaika tesi eta proposamen dakartza saiakerak.


ERRIA

Trikua esnatu da: euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna.


ERRIA

Den-dena nahi dugu

Istorio bizi bat. Ezintasunari, krisi ekonomikoari, migrazioari, politikari buruzkoa. Pertsonaia bat. Etorkina, adarra joko diote baina ez da geldirik egongo.


ERRIA

Euskal Langile Andreak. Atzineko erregimenetik kapitalismora

Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertzeari atea zabaldu dio liburu honek. Azterketa horretan, Euskal Herria askatze markoa eta euskal langile andreak askatze subjektua marraztu dira.


ERRIA

Zaldi Urdina

Pertsonaiek euren barne kontraesanak eta herri honek bizi izan dituenak azaltzen dituzte drogei buruzko ertz ezberdinak ukituz, bere konplexutasun guztiarekin.