LIBURUAK

Feminismoa % 99ren alde

Feminismo liberala sustatzen duten politika elitista eta korporatiboei aurre egiteko, feminismo ezkertiar, antikapitalista, antiarrazista eta ekosozialistatik pentsatutako hamaika tesi eta proposamen dakartza saiakerak.


Trikua esnatu da: euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna.


Den-dena nahi dugu

Istorio bizi bat. Ezintasunari, krisi ekonomikoari, migrazioari, politikari buruzkoa. Pertsonaia bat. Etorkina, adarra joko diote baina ez da geldirik egongo.


Euskal Langile Andreak. Atzineko erregimenetik kapitalismora

Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertzeari atea zabaldu dio liburu honek. Azterketa horretan, Euskal Herria askatze markoa eta euskal langile andreak askatze subjektua marraztu dira.


ARTEAK

Zaldi Urdina

Pertsonaiek euren barne kontraesanak eta herri honek bizi izan dituenak azaltzen dituzte drogei buruzko ertz ezberdinak ukituz, bere konplexutasun guztiarekin.


Erlauntza

Hainbat gogoeta plazaratzen dira antzezlanean, bikote zein adiskidetasun harremanei buruz, zaintzaz, zeloez, maitasunaren iruditeria klasikoaz, gizonen jukutriez, emakumeen arteko liskar eta ahizpatasunaz…


IKUSENTZUNEZKOAK

Okkupert

Zer gertatuko litzake Errusia eta herrialde europarrek Norvegian kokatuko balute petrolio eta gas eskasiaren ondorioz?


The Expanse

Zi-fi utopiazaleontzat motz geratzen den telesail benetan gozagarria, baina posiblearen markoa puskatu baino zabaltzen duena.


TWITTER