Hartaz diote beti zebilela askatasun baten bila, ez adinak ez esperientziak baimentzen zioten askatasun bat; muga horiek apurtu nahian beti.
Maider Oleagak ahazturiko figura hau ekartzen digu zinemara, Euskal Herriko memoria kolektiboan txertatu asmoz.
Ian Brossat muestra cómo esta «uberización de lo urbano» impacta en nuestras vidas: aumento de los alquileres, especulación, estandarización de los comercios, transformaciones en los tiempos de vida...
Con la ayuda de casi 40 viñetas inéditas de Tasio, el periodista Igor Meltxor nos cuenta qué ha pasado en las cloacas del llamado Oasis Vasco.
Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesubat da, esperimentazio gunea, elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakerarekin. Zerbait oso propioa sortu dute, barrutik ateratzen dena, nahiko intimoa eta intuitiboa.
Pertsonaiek euren barne kontraesanak eta herri honek bizi izan dituenak azaltzen dituzte drogei buruzko ertz ezberdinak ukituz, bere konplexutasun guztiarekin.
Hainbat gogoeta plazaratzen dira antzezlanean, bikote zein adiskidetasun harremanei buruz, zaintzaz, zeloez, maitasunaren iruditeria klasikoaz, gizonen jukutriez, emakumeen arteko liskar eta ahizpatasunaz…
Egun, Intsumisoaren Parkea deitzen da 2012an eraitsitako Iruñeko kartzela zaharraren orubea. Oroitarri batek gogoratzen du orduko gazte ero haien ekina. Oroitzea ez da nahikoa ordea, historia kontatu ere egin behar baita. Horixe da funtsean ikus-entzunezkoa: gure herriaren historiaren zatitxo baten memoria eta kontakizun ariketa.
São Tométik Euskal Herrirako bidea, itzulera bat nolakoa den, azaltzen du ikusizun honek. Sarritan entzuten dugu halako itzuli dela, halako Euskal Herrian dagoela dagoeneko... baina egiazki ez dugu jakiten zer dagoen horren atzean, itzulera bat den egiazki, edo beste norabaiterako bidaia den. Zer kontraesan sortzen diren, harremanei nola eragiten dien...
Danieraz herri hizkeran Kopenhageko Christiansborg Jauregia izendatzeko erabiltzen duten hitza da, Borgen. Bera da Danimarkako hiru botereen eta Lehen Ministroaren egoitza. Birgitte Nyborg hautagai moderatua gobernuburu izatera iristen denetik Lehen Ministro gisa duen bizimodua azaltzen duen telesail politikoa da.
Ausardia -edo inkontzientzia- behar da -irakurri ez dudan liburu batean oinarritutako- ikusi ez dudan telesail baten izenburua lapurtzeko, baina zer nahi duzue esatea, inoiz baino gauza gehiago dago irakurri eta ikus-entzuteko, eta astia beti bezain urria da.