LIBURUAK

Etxeko leihoak unibertsora

Hau ez da utopia bat. Utopiari buruzko ohar batzuk dira hauek, asko jota. Utopia zer ez den esaten duen liburua ere bada. Utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartu nahi duen liburua. Utopia eguneroko politika beharrezkotik bereizi nahi duena, batez ere. Utopiaren balioa agerian jarri, baina diferente.


Askatasun haizea

Berrogeita hamar urte geroago, historia ez da isilik gorde. Estatuak ahanztura inposatu zuen eta des-oroimena adostu. 1975ko gertakizunak biltzen ditu liburu honek: krimena, testuingurua, eta hildakoen bizitzak.


Txillarreko sukaldariaren

Euskal Herriko 2005eko eta 2006ko bake prozesua, Pello RubiorenTxillareko baserrian egosi zen. 1999an hasi ziren hizketan PSEko eta Batasuneko kideak, diskrezioz. Elkarrizketa haiei buruz mintzo da Rubio, liburu honetan.


Treinta años follando

Gure amonek bizi izan zuten errepresioaz eta sexuaren egungo hutsalkeriaz haratago, liburu honek aukera berri bat irekitzen digu: sexualitatea modu samur, sakon eta altuan bizitzeko aukera. Utz diezaiogun gure energia sexuala xahutzeari eta erabil dezagun aske izateko.


IKUSENTZUNEZKOAK

Faisaien Irla

Faisaien uhartea munduko kondomeinurik txikiena da. Urtearen erdia estatu espainiarrari dagokio eta beste erdia frantsesari. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da. Laida eta Sambou, uhartearen parean paseatzen dabiltzala, bi pertsona ikusten dituzte igerian ibaia zeharkatzen. Egun batzuk geroago, gorpu bat agertzen da uhartean. Nor arduratzen da?


Sages-Femmes

Sofia eta Louise lizentziadun berriak dira. Laster ikusiko duzu, ilusioz eta itxaropenez betetako lanbidea izan arren, haiek aurre egin behar dietela ospitale baten eguneroko lanaren erronkei, osasun-arreta eskasa eta arazoz betea duen sistema batean.


Comportarse como adultos

Krisi ekonomikoaren tragedia bat antzinako Greziaren zentzuan. Krisiak Greziako ekonomiari nola eragin zion eta gobernu berriak, EBk ezarritako neurri gogorren aurka nola altxatu zen azaltzen du, Costa-Gavrasek zuzendutako filmak. Yanis Varoufakis, Greziako finantza ministro izandakoaren memoria politikoetan oinarrituta dago.


Miñan [antzezlana]

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, Timberlake Wertenbaker antzerki-idazleak ingelesera itzuli eta Artedramak antzerkira egokitua. Sambou Diaby da protagonista, bera da Ibrahima Balde gorpuzten duen aktorea eta Mikel Kayek eta Eihara Irazustak pertsonaia bat baino gehiago jokatzen dituzte, Ander Lipusekin batera.


ARTEAK

Kanikosen

Takiji Kobayashik 1929an ezkerreko kausa defendatzeko asmo nabarmenez idatzitako eleberria. Kamtxatka itsasoan karramarroak harrapatu eta prozesatzen dituen arrantza-ontzi bateko tripulazioaren istorioa kontatzen du. Espedizioko patroiak eskifaia basatiki ustiatzen du, eta horrek matxinatzera eramaten ditu.


Maurizia. Biziminaren hotsa

Txikitan ikasi zuen Maurizia Aldeiturriagak panderoa jotzen, eta herriz herri aritzen zen. Garai hartako pandero jotzaileen ikur bilakatu zen Aldeiturriaga, ordura arte gizonezkoena zen mundu batean lehen lerroan jartzea lortu baitzuen. Aupa Maurizia!


El abismo del olvido

Komikia memoriari buruzko dokumentu historiko hunkigarria da, eta biktimen labirintoa zeharkatzen du, haien duintasunagatik, memoria berreskuratzeko eta amnesiari aurre egiteko. Kazetaritza-edukia duten eta iragana eta oraina trukatzen dituzten irudi koordinatu horiek bisualki txundigarriak dira.


El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.