90eko hamarkadan kale borrokaren olatuan erori arte surfeatu zuen gazte haren azaletik kontatzen du zer izan zen hura, bizi izan duenak soilik kontatu dezakeenaren zehaztasunez. Kontakizunaren gordinari azaleko poroetatik sufrimendua dario. Umorea darien pasarte ederrak ere badaude tartekatuta, gudaren gordinean irribarreak ere izaten direlako, umore beltzez mozorrotuta bada ere. Liburuaren erritmoa eta atmosfera lodia arintzeko balio duten pasarteak dira. Eta maitasuna. Maitasuna kideekiko, lagunekiko, etxekoekiko.
Klima eta ekologia krisi betean bidezidorrak zabaltzeko ahalegina egin du Iñaki Petxarromanek. Aldaketa klimatikorako bidean emandako urratsak, akatsak eta erabakiak hausnartu eta aztertuz eta adituen iritziak eta ikerketak, bildu eta gaur dugun etorkizunerako gako, kontzeptu eta zenbait datu zazpi ataletan jaso ditu, idazkera zehatza eta termino errazak hautatuz.
Erdaretan idatzitako euskal herritarren lanak euskal literatura al dira? Zeintzuk diraeuskaldun neolitikoak eta industrialak? Zer gatazkek gurutzatu dute gure literatura? Zergatik ez dira generoa eta arrazaeuskal literaturaren subjektu izan XIX. mendeamaierara arte? Bertsoak eta baladak sartu beharko lirateke literatur historiografietan?
Denbora daramagu ataka berean bueltaka. Abertzaletasunik gabeko independentismoa gorringorik gabeko arrautza da, inposible metafisiko bat: identitatea ez baita gainditzen, bai, ordea, berridazten, zabalagoa egiten, gure historiaren konplexutasuna kontuan hartuz egin ere. Zeri deituko diogu, hortaz, euskal nazioa XXI. mende honetan? Nolako erantzuna, halako herria.
Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesubat da, esperimentazio gunea, elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakerarekin. Zerbait oso propioa sortu dute, barrutik ateratzen dena, nahiko intimoa eta intuitiboa.
Pertsonaiek euren barne kontraesanak eta herri honek bizi izan dituenak azaltzen dituzte drogei buruzko ertz ezberdinak ukituz, bere konplexutasun guztiarekin.
Hainbat gogoeta plazaratzen dira antzezlanean, bikote zein adiskidetasun harremanei buruz, zaintzaz, zeloez, maitasunaren iruditeria klasikoaz, gizonen jukutriez, emakumeen arteko liskar eta ahizpatasunaz…
Egun, Intsumisoaren Parkea deitzen da 2012an eraitsitako Iruñeko kartzela zaharraren orubea. Oroitarri batek gogoratzen du orduko gazte ero haien ekina. Oroitzea ez da nahikoa ordea, historia kontatu ere egin behar baita. Horixe da funtsean ikus-entzunezkoa: gure herriaren historiaren zatitxo baten memoria eta kontakizun ariketa.
São Tométik Euskal Herrirako bidea, itzulera bat nolakoa den, azaltzen du ikusizun honek. Sarritan entzuten dugu halako itzuli dela, halako Euskal Herrian dagoela dagoeneko... baina egiazki ez dugu jakiten zer dagoen horren atzean, itzulera bat den egiazki, edo beste norabaiterako bidaia den. Zer kontraesan sortzen diren, harremanei nola eragiten dien...
Danieraz herri hizkeran Kopenhageko Christiansborg Jauregia izendatzeko erabiltzen duten hitza da, Borgen. Bera da Danimarkako hiru botereen eta Lehen Ministroaren egoitza. Birgitte Nyborg hautagai moderatua gobernuburu izatera iristen denetik Lehen Ministro gisa duen bizimodua azaltzen duen telesail politikoa da.
Ausardia -edo inkontzientzia- behar da -irakurri ez dudan liburu batean oinarritutako- ikusi ez dudan telesail baten izenburua lapurtzeko, baina zer nahi duzue esatea, inoiz baino gauza gehiago dago irakurri eta ikus-entzuteko, eta astia beti bezain urria da.