SINADURAK

Norman Ajari

Filosofian doktorea

Duintasuna edo heriotza. Arrazaren etika eta politika

2021-06-17
ES    FR

Duintasuna edo heriotza Frantzian idatzi zen, Toulosan. Gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta lan egiten dut, Philadelphian. Euskal argitaletxe batek kaleratutako liburu honen gaztelaniazko itzulpena proposatzen dut. Zoragarria iruditzen zait, nahiz eta jakin badakidan lan honen oihartzunak lagun duela izate beltz ankerraren izaera globala, hots, obraren gai nagusia. Baina itzulpen hau Euskal Herrian argitaratzeak garrantzi berezia du.


 

Liburuaren zenbait orrialdetan hizkuntza eta pentsamendu okzitanoaren adibidea agertzen da, Europan bizi diren pertsonei Europako estatuen imajinario politiko inperialistarekin apurtzeko baliabide bat izan daitekeena. Okzitaniako ondare intelektual eta poetikoak, eta agian are gehiago euskaldunak, Europan existitzeko eta zuria izateko aukera barne hartzen du, misio zibilizatzailearen eta bere arraza-kontratuaren herentzia onartu gabe.

«Ezberdintasuna aberastasuna da» ideia, gaur egun, territorio komun liberal bihurtu da. Gutxiengo linguistikotzat hartzen direnen edo jatorri migratzaileko populazioen gaineko tolerantzia baieztatzeko modu bat da, kontsumitu nahi dugun folklore mota batera mugatuz. Baina inperialismoan eta inperialismoaren bidez eraikitzen diren estatu-nazioen testuinguruan, bai Espainiaren kasuan, bai Frantziaren kasuan, beste modu batean interpretatu behar da formula komun hori. Haiekiko desberdintasuna aldarrikatzeak, hau da, beste mundu, kultura edo hizkuntza-talde bateko kide zarela aldarrikatzeak heriotza-makina gupidagabe baten aurrean, bizitza defendatzea dakar/esan nahi du. Kontua ez da mosaiko multikultural batean gozatzea, identitateen alboratze errugabe eta kaltegabe batean. Aitzitik, estatu kolonial, inperialista eta hiltzaile baten aurkako berezitasun bat baieztatzea da.

Markatutako desberdintasun horrek, berezitasunaren aldarrikapen politiko horrek, izen eta forma ugari har ditzake. Euskal mugimenduak aberriaz hitz egiten du: honekin, nazioaren eta aberriaren jabetzaren kontzepzio existentziala baieztatzen du, Frantz Fanon edo Aimé Césaireren orrialde eder batzuk gogora ekarriz. Ez da ondare edo lurralde menderatu baten defentsa jabetzaren zentzuan, baizik eta, sortzeko, asmatzeko eta matxinatzeko gaitasuna da.

 

«Ezberdintasuna aberastasuna da» ideia, gaur egun, territorio komun liberal bihurtu da.

 

Pertsona beltzek modernitatearen historian zehar gaitasun guzti hauetaz gozatzen dutela erakutsi dute. Hala ere, mugimendu beltzak, mundu mailan, ezin izan dute aberria, aberria legez aldarrikatzeko zorterik izan. Ameriketako pertsona beltzak, esklaboen salerosketatik etorriak, adabakiak baino ez bizirauteko aukerarik gabe, lanez hiltzeko erabili zituzten lekuetan. Kontinente afrikarrean ere, zeinaren mugak Europako potentzien gutiziaren arabera ezarri baitiren, hiritarrak, ez biztanle bilakatu dira; sarritan erakunde politiko autonomo gisa bideragarri ez izateko pentsatuak izan diren lurraldeetako okupatzaileak dira.

Alderdi askotan, aberri beltz baten ideia, gaur egun, aberrazio bat bezala aurkezten da, amets helezin baten antzera. Baina proiektu honek Afrikako batasuneko ekintzaile, mugimendu edo pentsalari guztiak suspertu ditu, Sahararen alde batean eta bestean, Atlantikoaren alde batean eta bestean. Panafrikanismoa politika beltzaren erronka nagusi gisa berrezartzeak, diasporako gizabanako bakoitzari, bere jatorriari buruz galdetzen zaionean, duintasunez, burua tente, "Afrikatik nator!" erantzuteko aukera emango dio.

Gizateria erabat zalantzan jarri zuen eta eskubide demokratikoak mespretxatuenak izan dituen herri bateko kide izateaz dugun kontzientziak, zalantzarik gabe, proiektu panafrikar erradikal eta iraultzaile baten berpiztea eta, azkenik, garaipena ekarriko du. Baina erronka, euskal aktibismoaren historiak ere erakusten digun bezala, ez da soilik hizkuntzarena, lurraldearena edota kulturarena. Askoz maila sakonagoan, ontologikoan, munduan zerbait berria eta berezia existitzea da helburua. Existitzeko, bizitza kolektiboa antolatzeko eta aberastasuna eta lana banatzeko beste modu berezi bat. Funtsezko ezberdintasun bat baieztatzea, ezartzea, garai honetako grabitate-zentroa aldatzeko. Gure existentzia soila, mundu honetan, ez duinaren arbuioa izan dadin.

 

Norman Ajari

Philadelphia, 2021eko apirilaren 7a

 

Dignidad o Muerte (Txalaparta, 2021) liburuaren hitzaurrea da goikoa.