EDITORIALAK

Erria

Nola eta nondik marraztu askatasunaren egutegia?

2023-06-29
ES    FR


Mendeak daramatzagu bestelako mundu bat imajinatzen; hamarkadak, amets handibatean kabitzen den herri txiki honentzako etorkizun aske eta hobe bat irudikatzen.Aukera eta modu asko daude horretarako: beste herrialde batzuetako esperientzietatikedatea eta geurea sortzea, kulturaren eta sorkuntzaren bidez iruditeria berriakeraikitzea, herri baten etorkizunerako estrategikoak diren zutabeetan eragitea -baitahaietatik ere-... Horiek uztartzen saiatu gara Erria aldizkariaren 11. zenbakian.

Batetik, Europako burujabetza prozesuak izan ditugu hizpide eta aztergai. Besteakbeste, Irlandako prozesua zertan den aztertu dugu, Declan Kearny Sinn Féinalderdiko kidearekin. Ostiral Santuko Akordioaren 25. urteurrena bete da aurten, etahorren haritik, akordio horretan irekitako aukerez mintzatu zaigu, estrategia argiizatearen ezinbestekotasunaz, eta batasunerako erreferendumaren aukeraz. Horrekinbatera, Europako estaturik gabeko herrien egoeraz, haietatik jaso beharrekoirakaspenez eta aurrera begirako erronkez ere aritu gara.

Bestalde, arteak eskaintzen dizkigu inguratzen gaituen mundua ulertzeko zumeak, baietagalderak egiteko aukerak ere. Zein da, ordea, artearen eta politikaren artekoharremana? Eta sorkuntzaren eta herrigintzaren artekoa? Nolako bilakaera izan dutebiek ala biek? Arteak autonomoa ala konprometitua izan behar du? Kolektiboak alaindibiduoak du pisu handiagoa? Oier Zuñiga sortzaile eta Erria aldizkarikobidelagunak eman dizkigu horren inguruko hainbat gako. Sahatsa Jauregieskultorearen obran murgiltzeko aukera ere bada aldizkarian.

Azkenik, hezkuntzaren inguruan ere jardun dugu Erriaren zenbaki honetan.Hezkuntza da herri baten oraina eta etorkizuna eraikitzeko zutabe estrategikoetakobat, are gehiago gurea gisako estaturik gabeko nazio zapaldu batentzat. EAEkoHezkuntza Legearen eztabaida abian dela, segregazioaren auziaz aritu gara BlankaMartinez de San Vicenterekin. Bestetik, begirada pixka bat zabaldu dugu, eta euskalhezkuntzagintzari so egin diogu. Azkenik, Reggio Emiliako eta Finlandiakoesperientziak jorratu ditugu, haietatik edateko eta geurerako ideiak jasotzeko.

Aspaldi abiarazi genuen herri honetan askatasunaren egutegia; orri ugari kendudizkiogu ordutik, eta gehiago ditugu aurretik. Irriak eta negarrak izan ditu egutegihorrek, bai eta arrazoiak eta emozioak ere. Biak behar ditu ezinbestean; areago,horiek ondo uztartzen asmatzean datza gakoa. Askatasunaren egutegia marrazten etaeraikitzen jarraitu nahi dugu, eta horretan ekarpena egiteko bete ditugu Erriaaldizkariko orri hauek ere: hango eta hemengo burujabetza esperientzietatik ikasteko,herria egiteko zutabe estrategikoak pentsatzeko, iruditeria berriak eraikitzeko, etaarrazoiak eta emozioak lotzeko. On egin!