Argazkia. Creative Commons Attribution 2.0 Generic license / Salvador Melendez
Argazkia. Reunión Triángulo del Norte con el entonces vicepresidente de EEUU Joe Biden. 2016. Wikipedia Commons
El Salvador, Guatemala eta Honduras (iparraldeko triangelua) munduko kriminalitate handieneko gunea da. 90. hamarkada hasieran Guatemala eta El Salvadorko bake akordioen ondorioz, armada eta gerrillaren desmilitarizazio azkarra eman zen. Desmilitarizazioak, sektore estrategikoen pribatizazioak, narkotrafikoak eta Estatu egituren botere gabeziak, gizartearen haustura sozialean areagotu zuen eta berehala sortu zen indarkeria sozial berri bat. Indarkeria mota hau, gizarte-bazterketaren ondorioz ematen da, bazterketa, gizarte-desantolaketa gisa ulertua.
2009an Manuel Zelayaren aurka Hondurasen emandako estatu-kolpeak eta ondorengo hauteskunde-iruzurrek Herrialde honetako egoera politikoa okertu zuten. 2021eko azaroan berriro izango dira hauteskundeak. Guatemala dugu desegonkortasunaren beste adibidea, 2015etik hiru presidente aldatu direlarik.
Erdialdeko Amerikak bizi duen egoera larriak, herritarrak kanpo migraziora behartzen ditu. Milaka pertsona iparralderako (Mexiko, AEB) bidea hartzen dute. Migratzaileen karabanak bezala ezagunak egin direnak. Migratzaileek igortzen duten diruak edo "erremesak", pobrezia neutralizatzen laguntzen du, familiei laguntzen die eta desberdintasuna "murrizten" laguntzen du.
«2009an Manuel Zelayaren aurka Hondurasen emandako estatu-kolpeak eta ondorengo hauteskunde-iruzurrek Herrialde honetako egoera politikoa okertu zuten.»
El Salvador
Nayib Bukele, El Salvadorreko masa fenomeno berria da. 39 urteko gizon honek hauteskundeen bidez lortu zezakeen botere guztia lortu berri du. 2018an Errepublikako Presidentetza eskuratu zuen eta joan den igandean, otsailaren 28an, herrialdeko erakunde garrantzitsu guztien kontrola lortu du, gehiengo koalifikatua lortuz (56 diputatu). Nor da Bukele? Nayib Bukele, 39 urteko gizon aberats bat da. Armando Bukele enpresaburu, intelektual eta buruzagi erlijiosoaren semea, Shafick Handal buruzagi komunistaren laguna. Omen, Armando eta Shaficken arteko adiskidetasunak eraman zuen Nayib Bukele politikara, FMLNren eskutik.
Lehenik, Nuevo Cuscatlango alkate eta ondoren San Salvadorreko alkate. Nayib Bukele ezaguna egin zen herrialde osoan, bere lidergoak eta gobernatzeko moduek, jarraitzaile eta kontrako asko eraginez. 2017an, alderditik bota zuten FMLN-k, militante baten aurkako "ahozko eraso" salaketagatik. Gaur egun, prozesu judizial bat du indarkeria matxistagatik.
Bukelek alderdi berria sortu zuen (Nuevas Ideas). 2018ko hauteskundeetan ezin izan zuen bere alderditik aurkeztu, eta, GANA alderdiarekin koalizioan egin zuen. Komunikazio politiko digitalaren ezagutzaile handi honek, sare sozialak erabiliz, gobernatzeko estilo berri bat sortu zuen. Ohikoa bihurtu da Presidenteak, dekretuen iragartzea edo funtzionarioak, twitter edo sare sozialen bidez kargutik kentzea.
«2018an Errepublikako Presidentetza eskuratu zuen eta joan den igandean, otsailaren 28an, herrialdeko erakunde garrantzitsu guztien kontrola lortu du, gehiengo koalifikatua lortuz (56 diputatu). Nor da Bukele?»
"Presidentea Milenial" ezagunak Nazio Batuen taulatuan egindako lehen hitzartzean selfie bat egin zuen, eta honako iradokizuna bidali: "Mundu berria jada ez dago Batzar Nagusi honetan, baizik eta argazki hau joango den lekuan, munduko sarerik handienean, non milaka milioi pertsona ia denbora guztian konektatuta dauden, eta bizitzaren arlo guztietan”, "Diskurtso hau egoitz honetan entzungo duten baino askoz jende gehiagok ikusiko du selfi hau". Agintari bat baino gehiago aho zabalik geratu zen politika estilo berriarekin.
Sareak erabili izan ditu maiz, FMLN eta ARENAren aurkako etengabeko erasoak eginez eta gorrotoak eraginez, "Betiko berberak" direla esanez. Hauteskundeetan, FMLNko bi militante tiroz hil zituzten, Frontearen aldeko kanpaina egiten ari zirela. Ekintza Frentearen beraren autoatentatutzat jo zuen Bukelek.
Boterera iritsi zenetik armadarekin eta poliziarekin duen aliantza sendotu du. Armamentua berritu eta 2000 militar gehiago sartuko zituela agindu zuen. Gazteen "mara"-n aurkako gerraren aitzakipean, kaleak militarizatu ditu. Ejerzitoa, Asanblada Nazionalarera eraman zuen, Batzarkideek, Munduko Funtsari eskaturiko 109 milioi dolarreko laguntza funts bat onartzera behartuz. Azkenik, Bake akordioen 29. urteurrenean, akordioen aurka egin zuen (12 urteko gerra. 75.000 hildako baino gehiago eragin zituena). Bake akordioak "fartsa" bat direla esan zuen, Salvadorri inolako aurrerapenik ekarri ez diotelako.
Eta orain zer?
Gehiengo berri horrek, Justizia Gorte Goreneko magistratu guztiak hautatzeko aukera emango dio Bukele presidenteari. Giza Eskubideen prokuradorea, Kontuen Gortea edota Errepublikako Fiskal Nagusiaren izendatzeko ahalmena Exekutiboak, Asanblea Nazionalak eta ia erakunde guztiek Bukeleren interesei erantzungo diete.
Bukeleren Gobernuak herritarren babes handia izan duen arren, erronka handiei egin beharko die aurre, herritarren aurkako neurriak ipini beharko ditu indarrean. Horrek tentsio soziala areagotzea ekarri dezake. Erronken artean azpimarratzekoa dira. Bake akordioak zalantzan jartzea, eta horrek, demokrazia pixkanaka hondatzea ekar dezake.
Segurtasun eza eta kriminalitatea. Mara Salvatruchas (MS-13), Barrio-18... Taldeei aurre egitea. Horretaz gain, AEBek Mara Salvatruchako, 13 kideren aurkako karguak aurkeztu zituzten terrorismoagatik. Bidenek 13 horiek estraditatzeko eskatuz gero, Bukelek hartutako erabakiak eragina izan dezake Pandillekiko harremanetan.
Harreman diplomatikoei dagokionez, Donald Trump AEBko Gobernutik atera zenetik, El Salvadorren eta AEBen arteko harremanak aldatu egin dira. Jakina da Bukele, Washingtonera joan zela, Biden Administrazioko goi mailako funtzionarioekin biltzeko asmoz, baina egungo presidenteak uko egin dio eskaintzari. Azkenik, arlo ekonomikoan, krisiaren ondorioei nola aurre egin.
Non dago ezkerra?
Hauteskundeetako emaitza txarren ostean, 23 parlamentaritik 4ra jeitsi dira. Fronteak, alderdia eta proiektu politikoa berrituko dituela iragarri du. Duela 40 urte, ezkerreko indar armatu ezberdinak, gai izan ziren indarrak batu eta FMLN osatzeko. Oposizioan ibilbide luze baten ostean, 2009tik 2019ra bitartean gobernuan egon den, 10 urte horietan lan handia egin zuen Fronteak. Estatu instituzioak egonkortu eta sendotuz, proiektu sozial ugari gauzatu zituen (pobreziari aurre egin, alfabetatze prozesuak, azpiegiturak...
Baina, gobernuan egotea ez da boterea izatearen sinonimoa eta Estatu egitura ezberdinak izan zituen bere aurka, oztopo asko gainditu behar izan zituen proiektuak gauzatu ahal izateko. 10 urte horietan, Frontea estatu aparatuaren kudeaketara mugatu zen eta ez zuen urratsik ematerik izan Estatuaren egitura-aldaketetan aurrera egiten jarraitzeko. Horrek, frustrazio handia eragin du ezkerreko militante askoren artean, frontearengandik zerbait gehiago espero baitzuten.
Indar progresista, ezkertiar eta gizarte eragileek, ilusio berri bat eragingo duen proiektu berri bat prestatu eta borrokatzea dagokie. Fronteak zartateko latza jaso du baina hemen ez da ezer amaitu. Duela 40 urte bezala gaur ere, Salvadorreko ezker mugimendu zabalak lortuko du, hain beharrezkoa duen batasuna.
Zorte on lagunok!
Portadako argazkia. Desplazamiento interno en el Triángulo Norte de Centroamérica (2019). Comisión Interamericana de Derechos Humanos. Flickr.