Karmele Jaio, Elkar 2023.
Maitasun “hitz potoloaren” azpian zer topa dezakegun hausnartzeko gonbita egiten digu Karmele Jaiok bere nobela honetan, galderetatik abiatuta eta emakumeengan arreta berezia jarrita.
Olga, eleberriaren protagonista, emakume ahaldundua eta kontzientziatua izan arren, pott eginda geratzen da bikotekideak abandonatzen duenean, eta maitasunari, gauza arraro horri, buruzko galderak sortzen dira orduan: zer damaitasuna? zer da maitasuna gure bizitzetan? zer izkutatzen da maitasunaren azpian? zer da emakumea maitasunik gabe? nola ikasi dugu maitatzen? eta maitasunak nola eman dio zentzua gure bizitzari, irakatsi diguten moduan, maitale rolean eta zaintzaile rolean? nola konfiguratu gaituzte, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko?
Eleberrian, irakurriko ditugu hausnarketak maitasun erromantikoaren deseraikitzeari, maitasuna berreraikitzeari eta berrinterpretatzeari, eta garaiei buruz, kapa ezberdinenetan;batzuk gertakarietatik gertuago, besteak gogoetetatik. Protagonistak disekzionatu nahi du bere maitasuna, eta ikusi zergatik, adibidez, sentitu den menderatua edo galdua maitasun batean, zergatik sentitu den batzuetan txiki, zergatik onartu duen batzuetan tratu eskasa.
Fikzioaren bidez, normaltasunak estaltzen dituen erpin sakon asko azaleratzen ditu Jaiok. Egoera batzuekin identifika gaitezke, eta beste leku batetik ikusi dezakegu. Liburua gonbidapen bat da irakurleak bere buruari galdetzeko ea bere maitasunaren azpian zer dagoen.