Marina Sagastizabal (Txalaparta, 2024)
1980ko hamarkadan, zenbait emakumezko soziologo italiarrek ‘doppia presenza’ proposatu zuten, adierazteko emakumeek beren eguneroko bizitzan koordinatu eta bateragarri egin behar dituzten espazio eta denbora ugariak; izan ere, gero eta presentzia handiagoa dute lan merkatuan, eta, gainera, herritarren gehiengoaren eguneroko ongizateari eutsi ahal izateko behar diren etxeko lanak eta zainketak egiten jarraitzen dute. Bada, presentzia hirukoitza ‘doppia presenza’ horretatik datorren proposamen teoriko eta analitiko bat da.
Marina Sagastizabalek saiakera zorrotz eta dibulgatzaile bat aurkezten du, emakumeek duten lan-karga zabalak politika-arloan duten inplikazioari nola eragiten dion aztertzen duena, eta gaur egun garrantzi handia duen gai bat aztertzen duena: bizitzaren eta kapitalaren arteko talka.
Azterketa ikuspegi kuantitatibo eta luzetarakoan egin zen, Eustat-en inkesten (1993-2013) bitartez, eta ikuspegi kualitatibo batetik, hamalau pertsonaren ibilbide edo bizi bilakaeraren analisiaren bidez, bizitzaren hiru arlo horietako beren bizi zikloetan. Hausnarketa kritiko eta feminista bat egin nahi du lanen eta denboren banaketari buruz gizarte mailan, eta lanaren sexu banaketen eta genero rolen aldaketak nahiz jarraitutasunak analizatzen ditu, horiek mantentzen baitute “familiaren sostengua den gizonaren” eta “etxeaz arduratzen den emakumearen” figuren bitartez gidatutako bizi eta ekonomia eredua. Eraldatu bada ere, genero desparekotasun handietan oinarritzen da oraindik ere eredu hori, eta desparekotasun horiek eta beste egiturazko faktore batzuk (klase soziala eta arraza, kasu) gero eta lotuago daudelako.
Saiakeraren hitzaurrea Jule Goikoetxea filosofo politiko, idazle politiko eta euskal aktibista feministak idatzi du.