GOMENDIOAK

Erria

Karpeta urdinak

2022-10-07

Zuzendaria: Ander Iriarte. Gidoia: Olatz Retegi, Jorge Gil, Ander Iriarte, 2022.

Iriartek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana-ren barruan egindako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuak, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.

Euskal Herriko torturaren errealitateari buruz luze ondutako proiektua da Karpeta urdinak, eta, batez ere, duela hamarkada batzuetatik marka fisikorik utzi ez duen eta ofizialki ikusezin bihurtu den errealitatean du eragina, eta "ikusezina" ere bada, pairatu duten batzuentzat.

Oiartzuar zinemagileak galdera pertsonal bat izan zuen abiapuntu: bere aita – Joxe Iriarte Bikila '- torturatua izan zen bere burua biktimatzat aitortu ez arren, beste hainbat euskaldunekin gertatu den bezala?

Hari horrek tortura psikologikoaren errealitatean murgiltzera garamatza. Ia bi orduko metrajean zehar, medikuntzako, psikologiako, psikiatriako edo abokatutzako profesionalen laguntzarekin eta Istanbulgo Protokoloa bezalako tresnen bidez azaleratzen da. Eta horien artean, jakina, Paco Etxeberria auzitegiko medikua, 2017an Lakuako Gobernuak zigilua jarri zion Kriminologiaren Euskal Institutuaren txostenaren koordinatzailea.

Trailer honek dioen bezala, torturatuen testigantzak ez dira falta, bai gertatutakoaren kontakizunarekin, bai torturaren ikusezintasunari/autoikusgarritasunari buruzko gogoetarekin.