ELKARRIZKETAK

Erria

Kontseiluko idazkari nagusia

Idurre Eskisabel Larrañaga

"Askotan esan izan dugu euskara politikatik kanpo eduki behar dela. Baina justu zerbait behar baldin bada politika da, letra larriz"

2022-12-20

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970). Kazetaria, ikerlaria eta idazlea. Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna, azken urteetan irakasle da EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Aurretik, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan aritua, eta kolaboratzaile hainbat mediotan. Ikerketa arloan, nazio iruditeria eta haren eraikuntza mediatikoa, sexu/genero sistema eta nazio eraikuntzen arteko harremana, eta hizkuntza eta generoaren arteko uztarketak ditu langai. Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara liburua argitaratu zuen 2019an Lorea Agirrerekin batera, Euskadi Literatur sarietan saiakera arloko finalista izan zena. Literatur arloan Goseak janak izeneko poema-bilduma argitaratu zuen 2018an. Pentsamendu feministari buruzko Lokatza podcast saioaren egile taldekoa.


Argazkiak. FOKU

 

Kontseiluko Idazkari Nagusi kargua onartu berri duzu, zerk eraman zaitu urrats hori egin eta erronka horri ekitera?

Halako erabakiak hartzen direnean ez da arrazoi bakarra egoten: pertsonak, gure baitan, era askotarikoak izaten gara zorionez, eta arrazoiak bat baino gehiago izan dira. Baina nagusia esango nuke izan dela, batetik, euskararen biziberritzearen momentu honetako egoerak sortzen didan kezka; gauza bat da kezka hori edukitzea, eta kezka horri buruz asko hitz egitea eta esatea. Baina beste ekarpen batzuk egiteko prestutasuna ere agertu behar da, eta, nolabait, zerbitzuko izatea ere inportantea da. Bestetik, badut parte egoista bat, nolabait esatearren: momentu honetan hizkuntzen auzia iruditzen zait gune interesgarrietako bat dela eragiteko, pentsatzeko eta aritzeko. Beraz, zerbitzuko izatea bada arrazoietako bat, baina, normalean, zerbitzuko izate guztiek edukitzen dute parte egoista eta interesatu bat, eta nik ere badaukat.


Euskararen normalizazio prozesuaren apaltzeaz, bidegurutzeaz… hitz egiten dugu. Zein da zuk egiten duzun hausnarketa gaur egungo egoeraren inguruan?

Euskal Herrian askotariko errealitateak ditugu; besteak beste, euskararen estatusari berari dagokionez, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan erakundetzea abiatzearekin batera, zenbait politikak sustapen-politikak egiteko bide batzuk ere zabaldu dituzte; baina euskarak ez dauka estatus ofizialik. Denok dakigu zein jarrera daukan Frantziak frantsesarekin eta haren menpeko hizkuntzekin; eta, gainera, nola urrats batzuk aurrera egin ahala, botere judizialaren bidez, atzera botatzen duen guztia. Nafarroan, berriz, zonifikazioaren ondorioz, nafarren artean egiten injustizia handi bat egiten da hizkuntzari dagokionean.

Horrez gain, uste dut eszenatoki konplexu bat daukagula: ez da bakarrik 40 urte hauetan euskararen biziberritzearen aldeko sustapen-politikak ez direla behar bezala egin, baizik eta kontrako politikak egin direla. Eta egun, horrek pisua izan du iritzi publikoan, 1978an euskararen inguruan Nafarroan bertan zeuden diskurtsoak edo gaur egun daudenak ikusita. Atzerapauso bat dago, mataza konplexuago edo zailago egin zaigu euskaldunoi eta euskaltzaleoi. Eta, Euskal Autonomia Erkidegoan, estatus aldetik egoera txukunena daukagun gunea, normalizazioaz behin eta berriro hitz egiten dugun eremua da; eta, dudarik gabe, hainbat urrats egin diren tokia.

 

«Normalizazio nahi horretan ez dugu behar bezain presente eduki euskara hizkuntza gutxiagotua dela, botere harremanek zeharkatzen gaituztela eta azpiratze egoera batean gaudela»

 

Baina badugu gelditze sentsazio hori, eta esango nuke sentsazio hori, bereziki, EAEn daukagula, uste genuelako egiten ari ginenarekin Hizkuntza gutxituaren aldagaira itzuliko naiz: normalizazio nahi horretan ez dugu behar bezain presente eduki euskara hizkuntz gutxiagotua dela, botere harremanek zeharkatzen gaituztela eta azpiratze egoera batean gaudela; badagoela, batetik, euskararen praktika, eta bestetik, euskal hiztunak edo euskaraz ardazten garenok hori ez aintzat hartzea. Uste dut badela akatsa, onurarik ekarri ez digun zerbait. Alde horretatik, ezkorra da hau guztia horrela esanda, baina esango nuke badagoela itxaropenerako biderik hor ere: batetik, jabetu egin gara, kezkatu egin gara eta, aspaldiko partez, euskalgintzan, orokorrean, euskara askotariko euskalgintza horretan, baita instituzionalean ere, badago kezka bat, eta beste zerbait pentsatzeko premia sortzen ari da. Alde horretatik etorriko dira gauzak, etorkizun hobe bat.

 

Euskalgintzaren azken urteotako ibilbidearen zein balorazio egiten duzu? Eta nondik norakoak uste duzu izan beharko liratekeela aurrera begira egin beharreko aldaketak?

Euskalgintzan aritzen den jendearekin hizketan, denen sentsazioa da ez direla betiko garai onenak. Atzendu xamar egotearen sentsazioa badago, lugorri batena. Esango nuke, ordea, gauzak ez direla egun batetik bestera aldatzen eta prozesuek luze jotzen dutela. Eta, gainera, beharbada, ez dira guk espero dugun helmugara iristen. Baina noranzko bat hartzen dute. Alde horretatik, esango nuke noranzko bat hartuta ikusten dudala. Baina egia da gaur egun noranzkoak finkatzea bera ere gero eta zailagoa dela, dena delako oso aldagarria. Zorua azpian etengabe mugitzen zaigun sentsazioa dugu.

 

Azken urteotan badirudi bestelako gizarte mugimendu batzuek hartu dutela protagonismo handiagoa eta erakarri dituztela gazte belaunaldiak euren borroketara: besteak beste, ekologismoak eta feminismoak. Euskalgintzatik beraz, belaunaldi berriengana iristeko zailtasunak ikusi izan dira. Aldiz, azken hilabeteotan kimu berriak ikusi izan dira (Gazte Euskaltzaleen Sarea). Zergatik kostatu izan da hainbeste irismen hori izatea? Eta aurrera begira zer egin beharko litzateke euskalgintzaren borrokara jende berria erakartzeko?

Gazteengana iristeko arazoa ez da euskalgintzarena bakarrik. Belaunaldi guztiek eta garai guztietan badute sentsazio bat mundua ikaragarri aldatzen ari dela. Nik uste dut nahiko objektiboki esan daitekeela azken 20-30 urteetan, aldaketa —berez azkarra izaten den hori— oraindik eta gehiago azkartu dela: badago munduaren aldaketa bat, bizimoduan aldaketa bat eta bizitzarekin, besteekin eta geure buruekin harremanak izaterakoan aldaketa bat. Helduak garenok egiteko era batzuk dauzkagu, eta ziur aski ez gara oso-oso gai aldaketa horien guztien aurrean ondo kokatzeko. Batzuetan, badaukat behintzat zalantza hori. Mundua kokatzeko diodanean diot gazteek egiten dutena on edo txar den baloratzeko. Zalantza asko sortzen zaizkit kezka horren guztiaren gainean.

Erabilera datuetara bagoaz, egia da ez zaigula gertatu espero genuena, hau da, euskalgintzaren aurreikuspenetako bat zen haur eta gazteak hezkuntza-sistemaren bidez euskaldundu ahala, horrek erabileran edukiko zuela ispilu perfektu bat; eta ikusi dugu ez dela hori gertatzen. Nire ustez, zer falta izan zaigu horretan? Euskararen eta berau biziberritzeko prozesuaren gaineko aurreikuspenak egiten ditugunean, ez dugu hartzen kontutan aldagai oso inportante bat: hizkuntza gutxitu bat da, eta hizkuntzarekin daukagun harremana, praktika sozial guztietan bezala, botere-harremanek baldintzatzen dute. Eta hor sartzen da, hizkuntza bakoitzak betetzen duen funtzio soziala ez ezik —nolabait, praktikotasuna edo materialtasuna—, balioa bera ere.

 

«Gogoeta inportanteenetako bat da euskalgintzan hari ez diren, baina eraldatze asmoetan dabiltzan eragile horiekin harremanetan jartzea. Euskalgintza bere baitatik ateratzea nolabait, eta beste eragile batzuengana jotzea»

 

Hau da, hizkuntzaren aldeko hautuak ez ditugu berez egiten; ezagutzatik harago, erabiltzeko motiboak behar ditugu: izan daitezke eguneroko bizitzako premiei eta egiteko dauzkagun gauzei lotuak, edo izan daitezke bestelako balio batzuei, emozionalitate bati lotutakoak. Nik uste dut euskararen kasuan ez dela behar bezala landu ez bata eta ez bestea; batez ere, ez delako aldagai hori behar bezain aintzat hartu, bestelako politika batzuk egin dituztelako.

“Normalizazio nahi horretan ez dugu behar bezain presente eduki euskara hizkuntza gutxiagotua dela, botere harremanek zeharkatzen gaituztela eta azpiratze egoera batean gaudela”
“Gaur egun noranzkoak finkatzea bera ere gero eta zailagoa da, dena delako oso aldagarria”

 

Euskalgintzaren eta feminismoaren edota erpinetan kokatutako gizarte-sektoreen arteko lankidetza eta artikulazioa ere hizpide izaten ari da aspaldian. Zure kasuan, gainera, lehen bi ardatz horien inguruko gogoeta sakona egina duzu Lorea Agirrerekin batera Trikua esnatu da liburuan. Hartu duzun arduratik, nola uste duzu has daitezkeela ertz horien arteko zubiak eraikitzen eta lankidetzak abiatzen?

Nik uste dut hasita gaudela. Ez nago guztiz konforme euskalgintzan aro berri baten premia aipatzen denean, ziklo berri bat, oraindik hasi gabe balego bezala. Uste dut, euskalgintzak, nolabait, egin duela eta egiten ari dela. Gauzak ez dira egun batetik bestera egiten; aldaketak, zikloak, aro berriak ez dira egun batetik bestera gertatzen, nahiz eta batzuetan nahi izaten dugun mugarri bat, gertakari bat. Prozesuak hori baino mantsoagoak, bihurriagoak izaten dira, eta lugorri-faseak ere, pentsatze faseak, askotan, luzeak gertatzen dira. Lugorria askotan ez da lugorri hutsa izaten, ezta ezer gertatzen ez den momentu bat ere. Uste dut euskalgintza lugorri horretan dela, baina noranzkoa ere bada, badakar.

Gogoeta inportanteenetako bat da euskalgintzan hari ez diren —euskara beren ardatzekoa ez duten—, baina eraldatze asmoetan dabiltzan eragile horiekin harremanetan jartzea. Euskalgintza bere baitatik ateratzea nolabait, eta beste eragile batzuengana jotzea, hain zuzen ere, justizia eta kohesio sozialaren arloan lan egiten ari diren eragileengana; eta horietako bat feminismoa litzateke. Uste dut hori dela interesgarriena, eta lotuko nuke lehenago gazteei buruz egin dugun gogoeta harekin. Askotan euskararen biziberritzearen inguruan senti dezakegun desinteres edo gazteengan suma dezakegun paso egite horretan, badago euskararen biziberritzea eta hizkuntz-gatazka eraldaketa-prozesu batekin ez lotzea; nahiz eta, zerbait izatekotan, gizarte-eraldaketako prozesu bat den.

Garai batean horrela ulertu zen, hala irakurri zen eta hala funtzionatu zuen. Orduan, euskara berriro eraldaketa sozialaren testuingurura ekartzeko bide hori oso-oso interesgarria da, beste modu batzuetan, beste diskurtso batzuekin, beste helburu batzuekin edo beste noranzko baten baitan. Eta, alde horretatik, dagokidan heinean azpimarratuko nuke Kontseiluaren azken urteetako ahalegina, hain zuzen ere, horixe dela.

 

Euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako oldarraldi politikoa eta juridikoa indartzen ari da azken boladan. Nola aurre egin beharko genioke oldarraldi horri?

Bai, oldarraldi juridikoa indartu da, badirudi iraganeko mamuak bizi-bizi etorri zaizkigula berriro. Nik uste dut hor badagoela berriro ere osagai bat behintzat jabearazten gaituena gutxiagotasun-egoera horretaz. Gainera, botere judizialetik datorren oldarraldiak badauka gauza bat oso larria demokraziaren ikuspegitik: herritarren borondatearen isla den araugintza baten, legedi baten gainetik pasatzen dela botere judiziala. Nola egin aurre? Euskararen biziberritze-prozesuarekin orokorrean egin beharko genukeen moduan: hasteko, ardatzean jarriz bai jendarteak, bai gizarteak eta baita agintariek eta alderdi politikoek ere. Euskaltzaleok eta euskaldunok askotan esan izan dugu euskara politikatik kanpo eduki behar dela; eta ulertzen dut oso ondo logika, borrokaleku ulertzen dugun horretatik aparte, hain zuzen ere, babesteko asmoz.

Nik ikusten dudana da justu zerbait behar baldin bada, dela hori baino mantsoagoak, bihurriagoak izaten dira, eta lugorri-faseak ere, pentsatze faseak, askotan, luzeak gertatzen dira. Lugorria askotan ez da lugorri hutsa izaten, ezta ezer gertatzen ez den momentu bat ere. Uste dut euskalgintza lugorri horretan dela, baina noranzkoa ere bada, badakar. Gogoeta inportanteenetako bat da euskalgintzan hari ez diren —euskara beren ardatzekoa ez duten—, baina eraldatze asmoetan dabiltzan eragile horiekin harremanetan jartzea. Euskalgintza bere baitatik ateratzea nolabait, eta beste eragile batzuengana jotzea, hain zuzen ere, justizia eta kohesio sozialaren arloan lan egiten ari diren eragileengana; eta horietako bat feminismoa litzateke. Uste dut hori dela interesgarriena, eta lotuko nuke lehenago gazteei buruz egin dugun gogoeta harekin.

Askotan euskararen biziberritzearen inguruan senti dezakegun desinteres edo gazteengan suma dezakegun paso egite horretan, badago euskararen biziberritzea eta hizkuntz-gatazka eraldaketa-prozesu batekin ez lotzea; nahiz eta, zerbait izatekotan, gizarte-eraldaketako prozesu bat den. Garai batean horrela ulertu zen, hala irakurri zen eta hala funtzionatu zuen. Orduan, euskara berriro eraldaketa sozialaren testuingurura ekartzeko bide hori oso-oso interesgarria da, beste modu batzuetan, beste diskurtso batzuekin, beste helburu batzuekin edo beste noranzko baten baitan. Eta, alde horretatik, dagokidan heinean azpimarratuko nuke Kontseiluaren azken urteetako ahalegina, hain zuzen ere, horixe dela.

 

Euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako oldarraldi politikoa eta juridikoa indartzen ari da azken boladan. Nola aurre egin beharko genioke oldarraldi horri?

Bai, oldarraldi juridikoa indartu da, badirudi iraganeko mamuak bizi-bizi etorri zaizkigula berriro. Nik uste dut hor badagoela berriro ere osagai bat behintzat jabearazten gaituena gutxiagotasun-egoera horretaz. Gainera, botere judizialetik datorren oldarraldiak badauka gauza bat oso larria demokraziaren ikuspegitik: herritarren borondatearen isla den araugintza baten, legedi baten gainetik pasatzen dela botere judiziala. Nola egin aurre? Euskararen biziberritze-prozesuarekin orokorrean egin beharko genukeen moduan: hasteko, ardatzean jarriz bai jendarteak, bai gizarteak eta baita agintariek eta alderdi politikoek ere. Euskaltzaleok eta euskaldunok askotan esan izan dugu euskara politikatik kanpo eduki behar dela; eta ulertzen dut oso ondo logika, borrokaleku ulertzen dugun horretatik aparte, hain zuzen ere, babesteko asmoz.

Nik ikusten dudana da justu zerbait behar baldin bada, del hori baino mantsoagoak, bihurriagoak izaten dira, eta lugorri-faseak ere, pentsatze faseak, askotan, luzeak gertatzen dira. Lugorria askotan ez da lugorri hutsa izaten, ezta ezer gertatzen ez den momentu bat ere. Uste dut euskalgintza lugorri horretan dela, baina noranzkoa ere bada, badakar. Gogoeta inportanteenetako bat da euskalgintzan hari ez diren —euskara beren ardatzekoa ez duten—, baina eraldatze asmoetan dabiltzan eragile horiekin harremanetan jartzea. Euskalgintza bere baitatik ateratzea nolabait, eta beste eragile batzuengana jotzea, hain zuzen ere, justizia eta kohesio sozialaren arloan lan egiten ari diren eragileengana; eta horietako bat feminismoa litzateke. Uste dut hori dela interesgarriena, eta lotuko nuke lehenago gazteei buruz egin dugun gogoeta harekin.

 

«Asmoa da euskara ardatzean ez duten horiek ere, euren egitekora eta asmoetara ekartzea hizkuntzaren auzia eta euskararen biziberritzea»

 

Askotan euskararen biziberritzearen inguruan senti dezakegun desinteres edo gazteengan suma dezakegun paso egite horretan, badago euskararen biziberritzea eta hizkuntz-gatazka eraldaketa-prozesu batekin ez lotzea; nahiz eta, zerbait izatekotan, gizarte-eraldaketako prozesu bat den. Garai batean horrela ulertu zen, hala irakurri zen eta hala funtzionatu zuen. Orduan, euskara berriro eraldaketa sozialaren testuingurura ekartzeko bide hori oso-oso interesgarria da, beste modu batzuetan, beste diskurtso batzuekin, beste helburu batzuekin edo beste noranzko baten baitan. Eta, alde horretatik, dagokidan heinean azpimarratuko nuke Kontseiluaren azken urteetako ahalegina, hain zuzen ere, horixe dela.

 

Euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako oldarraldi politikoa eta juridikoa indartzen ari da azken boladan. Nola aurre egin beharko genioke oldarraldi horri?

Bai, oldarraldi juridikoa indartu da, badirudi iraganeko mamuak bizi-bizi etorri zaizkigula berriro. Nik uste dut hor badagoela berriro ere osagai bat behintzat jabearazten gaituena gutxiagotasun-egoera horretaz. Gainera, botere judizialetik datorren oldarraldiak badauka gauza bat oso larria demokraziaren ikuspegitik: herritarren borondatearen isla den araugintza baten, legedi baten gainetik pasatzen dela botere judiziala.

Nola egin aurre? Euskararen biziberritze-prozesuarekin orokorrean egin beharko genukeen moduan: hasteko, ardatzean jarriz bai jendarteak, bai gizarteak eta baita agintariek eta alderdi politikoek ere. Euskaltzaleok eta euskaldunok askotan esan izan dugu euskara politikatik kanpo eduki behar dela; eta ulertzen dut oso ondo logika, borrokaleku ulertzen dugun horretatik aparte, hain zuzen ere, babesteko asmoz. Nik ikusten dudana da justu zerbait behar baldin bada, dela politika, politika, politika, politika; baina, egun hauetan esaten ari naiz, politika letra larriz idatzita, epe luzera begira, diferentzien gainetik eta euskararen biziberritzea interes orokorrekoa dela lehenetsita. Lotuz botere judizialaren oldarraldi horrek ekartzen digun kalteekin, demokraziaz ari garela, besteak beste, edo baita ere bizikidetzaz, kohesio sozialaz edo justizia sozialaz ari garela.

Beste gai batzuetan esaten dugun bezala, badu larritasun bat; eta etortzen zait klima-larrialdiaren edo energia-krisiaren adibidea: horietan bezala, kontsentsuek oso inportanteak izan behar dute honetan ere, oso sakonak eta epe luzerakoak, ardatzeko gai bat delako.

 

Kontseiluak azaroaren hasieran Batuz Aldatuko sinatzaileen batzarra egin eta aurrera begirako asmoen berri eman zuen. Azal ditzakezu bertan ateratako ondorio nagusiak, eta epe motzera edo ertainera begira, zein ibilbide aurreikusten duzuen?

Kontseiluaren momentu honetako jarduna eta noranzkoaren muina Batuz Aldatuko dinamika bera da: 113 sinatzaile daude, euskal gizarteko arlo guztietakoak; badago Athletic Fundazioa eta arlo sozialean ari diren eragileak, migratzaileekin lan egiten ari direnak, hau da, benetako ertzekin ari direnak ere. Beraz, asmoa da euskara ardatzean ez duten horiek ere, euren egitekora eta asmoetara ekartzea hizkuntzaren auzia eta euskararen biziberritzea.

Halako dinamikek, eragileak hain askotarikoak izanik, bertute horixe dute: askotarikoak direla. Baina, era berean, askotariko izate horrek, denbora eta aurreikuspena eskatzen du, adostasunak benetakoak izan daitezen; dinamikak badauka bere egitura, badauka bere gidaritza, eta horretan sakontzea. Eta, oraingoz, kontsentsu sozial hori, oinarri sozial hori zabaltzen joatea litzateke asmoa, dinamikatik kanpo dauden eragileetara iristea ere. Poliki, baina sendo.