Azken hamarkadan iritzi publikoan aldaketa bat eman da. Matxismoari, misoginiari eta arrazismoari modu eraginkorrago batean aurre egiten hasi zaionean, politikoki zuzenaren diktaduraren markoa sartu da indarrez eztabaida publikora. Puritanoak omen gara, ezin dira txisteak egin inor ofenditu gabe, irainduak bizi omen gara etengabe. 80. Hamarkadan ezkerraren baitan ezker akademizistaz burla egiteko erabiltzen zen marko hori, orain eskuinak ezker progresistaren agenda kulturalaren kontra egiteko erabili du. Azken finean, marko horren atzean zertaz hitz egin daitekeen eta zertaz ez, eta nork hitz egin dezakeen zertaz, berriz ere atzeko pribilegiotara bueltatzeko asmoa agertzen du. Arrazismoa, matxismoa eta homofobia naturalizatzeko estrategia diskurtsibo bat da, egunero, komunikabide eta sare sozialetatik defendatua, politikoki ez-zuzenaren esparrua aldarrikatuz gainera. Lucia Lijtmaerrek primeran aztertzen du aurrekoa, liburu labur eta pedagogiko honetan. Guztiz gomendagarria, protestaren kriminalizazioak hartu dituen forma berriak ulertzeko.
Lucía Lijtmaer (Buenos Aires, 1977) Bartzelonan hazi zen. Idazlea eta kultura-kritika da. Casi nada que ponerte (2016) kronikaren egilea da, eta Yo también soy una chica lista (2017) pop saioarena.