GOMENDIOAK

Erria

Borrero txiki bat

2025-08-06

Xabier Mendiguren Elizegi, Elkar 2025

Mendigurenek besteren larruan sartzeko ariketa deigarri bat egin du, eta enpatia horretatik pertsonaia konplexu bat sortu, gure herriaren itzalgune zenbaiti argia emateko, gure historiaren pasarte ezezagun batzuk agerira ekartzeko. Eleberri laburra, originala eta intentsitate handikoa; teknika-aldaketa, estilo eta narratzaile aldaketa ugari eta gidoiaren biragune usteka bekoei esker irakurlea erne mantenduko duena amaierara iritsi arte. Benetako erreferentziak baditu liburuak, baina fikzioa da goitik behera.

Beste eleberrietan moduan, idazleak, hemen ere, haur baten ikuspegia hartu du mundua ikusteko. Intxaurrondoko guardia zibil baten semea protagonista delarik. Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia Zibilaren kaserna izugarri hartan hazitako gazte batek? Beldur ote da gauetan? Jabetzen ote da beretarrek eragiten duten beldurraz? Ze harreman du handik kanpoko neska-mutilekin?