Argazkia. Wikipedia Commons. Free Derry Corner, Bogside, Derry, County Londonderry, Northern Ireland, August 2009. CC BY-SA 3.0
Nekez helduko naiz hile-bukaerara boten gastu estragatik. Berdin du, estualdi ekonomikoetan txistu eta tanborila lepoan hartuta Belfastera bajatzen naiz. Udaletxe aurreko Donegal streeteko beste edozein musikariak hartubako iskiña baten ipini eta txanpon batzuen truke, ez ahaztu hemen libra esterlinen truke izan behar duela, biribilketa eta kontrapasak jotzen ditut. Irlandarren arima musikalari esker, lagun barriak egiteko aukera ederra gainera!
Ipar irlandan mende amaiera modu umil, aske eta eferbeszentean bizi dugu. The Troubles izenarekin ezagunak diren urte luze eta latzak bukatzera doaz. Irlanda eta Erresuma Batuko gobernuak, Irlandako alderdi politiko nagusien laguntzarekin, Sinn Féin barne, 1998ko Bariku Santuko akordioan bukatuko den negoziaketak sukaldatzen ari dira. 1922an Hego Irlandako independentziaren truke Erresuma Batuari entregatutako iparraldeko 6 konterrien etorkizuna, Ulsterarren egonkortasuna eta azken finean, Irla osoaren garapena jokoan daude.
Dani eta biok, bizkaitarrak , Ulsterreko Unibertsitateak Colerainen duen Campusean ezagutu giñan alkar. Uniko ikasleaz gain ostalaritza eskolako garbitzaile lanetan nabil. Negoziaketak eta lortutako bake prozesurako akordioa balioztatuko duen erreferenduma interes bereziarekin jarraitzen ditugu hedabideetan, ilusioz, jakinminaz. Dani harago doa, erreferenduman partehartzeko eskubiderik dugun kontsulta nahian. Ostera, kalean eta unibertsitatean une historikoa kautelaz bizi dute. Prozesua gure esku ez dagoen dimensio batetan mugitzen delaren antza hartzen doa, hedabideen arabera erdigunean dauden sujetu bakarrak Toni Blair eta Bill Clinton dirudite. Lurtarren dimensiñoan Ikasleek hantxe darraite , egunerokoarekin. Unibertsitate orduetatik kanpo, Pub eta Off licence dendetan dualtasun printzipioa ere nabarmen, Guinness, Smithwick´s Murphy´s erosi ezkero katolikoa zarela aurresuposatzen zaitue, kontrara, zure bizkar zorroan Harp lager edo Tennent`s Lager garagardo potoakin ateratzen zara, zure unionista gorputzak ondo asimilatzen dituen garagardo bakarrak direlako.
Gure herria, Coleraine, berez, unionisten gotorleku bat da. Bada, 1998 eko beste gertakizun batek ukituta utzi zituenak nire lankide unionistak , atsekabe handiz biziko dute Diana printzesaren heriotza. Royal Armyn ibilitakoak dira gehienak baina pentsiño txikien osagarrirako garbitzaile lanetan ibili beharrean aurkitu dira. Kapritxo bakarrak portzelanazko tearentzako katiluak, Charles eta Diana aurpegiekin apaindurik, etxera konbidatua naizenean aukeratzeko posizioan, zelan ez, Dianarena aukeratzen dut. Bestea, asteburuko Golf partidak amildegi zoragarrietako zelaietan.
Unibertsitatean aldiz, ikasleen arteko giroa nazionalista da nagusi, errepublikatik etorritako gazteei esker. Ikasleen sindikatuaren onarrizko eskaria hizkuntz irlandarraren presentzia lortzea izango da, oraindik ofiziala ez den hizkuntzarekiko sentikortasunaren txinpartak pizten ari dira. Gizartea gaztea da, alternatiboa, rave jaiak antolatzen duena , neoprenoz jantzi eta itsaso nahasian surfeatzen duena, The Anchor pubean Bushmills whiskyaren eragiñez irlandako esentzia Araneko irlatan biziirauten duela belarrira xuxulartzen dizuna .
Colerainen eraikitako unibertsitatea, gehiengo katolikoa-nazionalista duen, Derry hiriari lapurtutako Unibertsitatea da. Katolikoen kontra erakunde unionistek hartutako enegarren diskriminazio erabaki likitsa izan zen.
Eremu demografikoaren ikuspegitik katolikoak gorantza egiten ari dira , familia gazte eta ugariak sortzen jarraitzen dute. Herria araudi ingelesaren menpe bizi arren adi! Emakume edo neska, abortua ilegala da eta zigortua dago. Londresera joateko baliabideak modu klandestinoan lortu beharrean aurkituko zara.
Argazkia. Wikipedia Commons. Edificio del Parlamento, sede de la Asamblea de Irlanda del Norte en Stormont, Belfast. CC BY 2.0
Hiriburua bereziki erakargarria egiten zaigu, Belfasteko erdigunetik mendebaldera oinez goazela Divis flatsen dorre ikonikoaren teilatuan bandera irlandarra ikusten badugu Falls Roadek dituen 2,6 kmak bertotik abiatzen direla badakigu . West Belfasteko arteriatako baten sartzera zoaz, komunitate nazionalista eta errepublikarraren bastioian. Identitate politiko eta kulturala gordetzeko ardura duen auzo historikoa.
Turismo politikoaren hastapenak dira. Barrikadak eta alanbreak gutxitzen doaz, Sinn Féinneko egoitza eta hamarkada horretan, hizkuntz irlandarra bultzatzeko asmoz ireki zuten Cultúrlanna, bisitatzen ditugu . Euskera klaseak eskaintzen dituen gune modernoa ere bada , komunitate honek Euskal Herriarekin duen loturaren adierazlea. Auzoan Euskal Herriari erreferentzia egiten dioten horma irudiak gure jatorriaz harro sentiarazten gaituzte eta goraipatzekoak dira elkartasunaren adierazle diren kale-arte maisu lanak. Pubetara sartzeko kaiola itxurako babes estrukturak gitxitzen doaz , behin barruan , nire herrikoa den Jose Antonio Torre Altonaga- Medius- 20 urte baino gehiagoko espetxealdiaren ostean aske dagolaren berri eman eta bihotzez ospatzen dute pinta bat eskuan direla.
Sinn Féinnek gero eta pisu handiagoa dauka bizitza politikoan eta Udalan ordezkariak izatera heldu da. Zinegotziena ez da lan erraza mehatxu eta arriskupean bizi dira, bulegoan lehergailua jarri diete . RUC eko poliziak han eta hemen ikusten ditugu, segurtasuna mantentzeko helburuarekin sortutako polizia desorekatua, unionistez osatua. Katoliko-unionisten tensionamenduan paper garrantzitsua beteko du, komunitate katolikoaren kontrako errepresioan.
Falls road eta Shankill road segurtasun horma altu batek banatzen ditu. Bestaldean dagoen unionisten auzoko horma irudietan irudi katolikoen estetika bardiña erabiltzen dute , margotutako Union Jackari esker txanpon berdiñaren beste aldean gaudela dakigu. Biak auzo proletarioak direlaren zentzutik ari naiz.
26 urte pasa dira, eta urrun geratu dira 1998ko bariku santuko akordioa eta haren aldeko baiezko emaitza eman zuen erreferenduma. Memorian lorategi liluragarri haretako zuzeneko emanaldia,Brown Eyed Girl , Into the Mystic , eta Days like This kantak.
Iragan abuztuan Belfasten , Derryn eta Antrimeko kostan bizitakoa opari bat izan da. Esperientziari soinu banda barria jarri behar niola banekien, obsesio puntua izaten dut gustatzen zaidan musika banda bat deskubritzen dudanean. Gogoratzen ez dudan arren nola heldu nintzan Kneecap taldearen berri izatera, lehen minututik konektatu nuen beraien lanarekin eta Belfasten, gaur, egosten ari zitekenaren pista ematen zidan. Belfasteko Hip-Hop , rap talde gaztea iraultza kultural txiki baten erruduna da, gaelikoz ekoiztutako pelikula biografiko bati esker Sundance festibalatik igaro ostean Oscar sarietara Irlandaren izenean hautagai dira. Ipar irlandan hizkuntz irlandarraz biziteko gai den lehen belaunaldiaren parte dira eta hizkuntz gutxitu honen bultzatzaile eta ikur bihurtu dira. Ez hori bakarrik, munduko oholtzak eta sare sozialak bozgorailu modura erabiltzen dituzte, Palestinarekiko alkartasunaren adierazale sutsuak bait dira. Falls ondoan dagoen Hawthorn kaleko horma irudia aldiro aldatzen doa eta Kneecapeko taldekoak deia egin dute Palestinaren aldeko horma irudi barriaren inaguraziora. Ez da kasualitatea, justu ondoan Kneecapeko taldearen aldeko hormairudi ikusgarria dago. Mutil umilak, etxekoak, familiartekoak, langile auzokoak eta gaur mundu zirkuitoan sartu diranak. Eta guztiagatik nire spotifyeko bibliotekan lekutxoa irabazi dutenak.
Inaugurazio horren egun bardiñan Belfasteko Udaletxe aurrean manifa antifaxista deitua dago. United Against Racism kolektiboak, ultraeskuindarrek gauzatutako etorkinen kontrako ekimenen aurrean, alkarataratzera deitu du. Alderdi politiko desberdiñak bat egiten dute deiarekin eta gazteak nagusi dira kalean. 90.hamarkadan ezagututako dualtasuna beste dualtasun baten bihurtu da. Belaunaldi barriek bat egin dute arrazakeriaren kontra, faxistei aurre egingo diete.
Ulsterreko unibertsitatea orain dala 30 urte aurrerakoia bazan , sartzeko aukeretan, teknologia hornikuntzan, metodoan, gaur fruituak eman dituela nabari da, gazte belaunaldi ikastunen emaria aurrera doa eta askok EEBBra, Kanadara edo Australiara bidea hartzen badute ere badira Irlandako etorkizunaren parte aktibo izan nahi dutenak. Sinn Féinn azkenengo hamarkadetan nagusitzen joan da irla osoan, ez bakarrik Ipar Irlandan. Belfasteko udalan 60 zinegotzitik 18 alderdi nazionalistarenak dira. Bariku Santuko akordioari esker, nazionalisten eta unionisten arteko botere partekatuan oinarritzen den gobernu sistema ezarri zuten Ipar Irlandan , eta gaur, Stormonten ordezkari gehien duen alderdia SinnFéinn da.
Baina, Ipar Irlandako asanblada Stormonten kokatua dagoena, zoritxarrez eta Brexitak ekarri dituen arazoen erruz, ez dago aktibo, Stormonteko legebiltzarra blokeatuta dago eta hainbat saiakera egin diren arren oraindik ez da akordiorik lortu. Bere eraikuntza neoklasikoak eta landa inguruak bisita bat merezi dute, ehunetik ehun gomendagarria.
Gure kuartel nagusi FALLS da, Glider busak etengabe zeharkatzen du eta erdigunera hurbildu du auzoa. Ghetto bat izaterari utzi dio eta harrotasunez hirira zabaldu da auzo nazionalista. Ibilbidetariko baten Aram, Asti eta Diyar hiru mutiko kurduak ezagutu ditugu. Alaiak, zoriontsu bizi dira Belfasten, etorkizunarekiko itxaropentsu. Belfast arazoak arazo, etorkiñekiko herri atsegiña bait da.
1988tik abuztuero, hamaika egunez , West Belfasteko festibala hiriaren protagonista bilakatzen da. Féile an Phobailizenarekin ezagutzen dena. Arteak eta kirolak modu inklusibo batean abuztuan ohikoak ziren liskarrak ordezkatzea lortu dute.
Kolorez beteriko kalejira multikulturalan parte hartu dugu. Segurtasun lanetan, RUC polizia 2001ean disolbatua izan zenetik, polizia zibila dabil , katolikoak onartzen dituzte bere lerroetan, polizia eredu barri baten aldeko apostua egiñaz, eskari historiko bat aintzat hartuz.
36 urteko ibilbidea duen festibalak lehen mailako hitzaldi, mahai inguruak eta udako eskolak antolatzen ditu. Beraietan Kultura, ekonomia, ingurugiroa eta politika kontuak aztertu ahal izateko bolondres ugari mobilizatzen ditu gainera.
Komunitate edo ideologia desberdiñetako emakumeak mahai inguru jendetsuetan parte hartzen dute. Bakea, adiskidetzeko garai berriak eta justizia sozialaz eztabaidatzen dute eta estrategia feminista oso presente dagolaren lekuko izan gara.
Ildo horretatik, St Mary´s University Collegean antolatutako hitzalditariko baten, nazioarte mailako ezaguna den eta giza eskubide zein kriminal zuzenbidean aditua den, Blime Ni Ghrálaighek, Israelen aurka Hego Afrikak tarteratutako salaketan, izan zuen papera lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dugu.
Eztabaida- leku berean Gerry Adams, zendutako bere burkide eta laguna zen Rita O´Hare-ren memorien liburuaren aurkezpen solasaldiari esker ezagutu dugu .
“Rita a memoir” liburuak erakutsiko digu bake prozesuan bigarren lerroan ibili zirenen testigantzak eta nola ezinbestekoa izan zen beraien lana. Emakume , ama exiliatua, gaztetatik herriarekiko konpromisoa eta urteak geroago bake prozesuarekiko beste edozerren gainetik lehenestu zuela gogoan izateko ariketa bat da.
Argazkia. Wikipedia Commons. Queens University, Belfast
Herri borrokalari honek bide ofiziala zaintzeaz gain disidentzian ibilitako kamaradak presente ditu bere kale memoria ikurretan, eta erakargarriak egiten zaizkit bereziki Brendan Hughesen sasoi bateko lidergoa eta Price ahizpen, Dolours eta Marianen, militantziak eta kausa bati lotutako bizitzek.
Fallsen, Culturlannari beste erreferentziako guneak gehitu zaizkio, esaterako James Connolly Centre. Orain ehun urte baino gehiago exekutatua izan zen sindikalistaren ideiak eta ikuspegia belaunaldi berriei erakusteko helburua duen gune berria. Motibazio handiz lanean dabiltzate hizkuntz irlandarra bultzatzeko nahiarekin, proiektu ekonomikoak aztertzen eta gauzatzen, hezkuntza, kirola , hedabidei zuzendutako eraikin berriak egiñez hain zuzen ere. Caoimhín Mac Giolla Mhinek euskaldunekin harreman estua dauka eta hizkuntz gutxituen egoeraz garbi azaltzen digu nola neurri baten, Amerikako Estatu Batuetara migratutako irlandarren eta beraien ondorengoen laguntza ekonomikoari esker Belafasteko kultura, hizkuntza eta hezkuntza proiektu berriek gauzatu ahal izan dituztela.
Egun Turismo Politikoa profesionalizatua dago, eskarmentu puntu bateaz jantzitako Brendan tipo jatorra dugu gidari , Divis Towerren hasi , eta bakearen horma irudia , Bobby Sands en horma irudi sakratua, kale enblematikoak , harrotasun motiborako diren hizkuntz irlandarra ikasteko eskolakekin jarraituz eta azkenik, gose grebalariak lurperatuta dauden Milltown hilerria bisita hunkigarriarekin bukatzen dugu ibilbidea. Brendanek erregu bat egiten digu, TripAdvisorren bere aldeko erreseina bat uztea. Garai modernotara egokitzea tokatzen da.
Presoak pisu handia dute bake prozesuan eta protagonistak dira Ipar Irlanda berri honetan, proiektu berrietan parte hartzen dute oso modu aktiboan. Festibalaren testuinguru barnean azpimarratzekoa da presoen egunaren ospakizuna. Felons Club preso ohien egoitza , antzokia , jatetxea , zein pubak batzen dituen gune erraldoia bisitatzen dugu. Modu profesionalean antolatua. Preso ohiak egunerokoan duten protagonismo eta pisuaren seinalea da. Fallsetik errepidean aurrera egiten baduzu erraz topako duzu, eraikuntza zuriaren teilatuan, haizearen eragiñez, ikurriña bat mugitzen dala ikusiko duzulako. Felons Clubean estimuz eta ondo etorriak garela sentiarazten gaituzte.
Fallsek beste altxortxu bat gordetze du, The Irish republican Museuma, espetxeko bizimodua sakonki ulertu ahal izateko eta garai haretako ikur, arma , tramankuluak, tresneriak ikusgai dituzu, Maze espetxeko H- Blocks barruan zaudela sentiaraziko zaituzte eta bertotik irtetzean musutruk emandako hirukoloredun banderak ikurriñarekin bat egiten duen pinarekin papar-hegalean jantzita, aterako zara, herrien arteko elkartasuna ederra dala ikasia aterako zara.
Beste aldean Belfastek badu beste erakusleiho turistiko bat munduari begira , Titanic ontziak hiriarekin duen loturari esker. Museoa eta bere inguruak modernitatearen ikur izan nahi dute , bestelako leku turistikoa da baina herritar katolikoak arnegatu egiten dute haretaz. Ezin ahaztu Titanic eraikitzeko enpresan katolikoek ez zutela lekurik, beste behin diskriminatuak eta lan egitea ukatu zietelako.
Zerbitzuen aldeko apostua egin du Belfastek, ostalaritza bizi bizia, tradizionala eta modernoa duenez hiri girotsualez sailkatzen doa. Antrim kosta bizitatzeko, game of thrones serieko lokalizazioak erreklamu ona dira eta hiriburutik tourrak antolatzen dira. Bisita ugariak euki arren ingurugiroa babesteko helburuarekin National Trust elkartea natura eta kostaldearen zaindari lanetan dabil.
Pat Sheehanek gure Sinn Féinneko lagunak, azaldu zigun bezala herri honek itxaropentsu begiratzen dio bere etorkizunari, batasunarako erreferenduma gauzatzeko antsietategabe lanean dihardute, baiezkoaren aldeko emaitza bermatu ahal izateko. Irlandako errealitate biak hurbildu nahian, arlo administratiboa, soziala , ekonomikoa aztertzeko lanetan, zehaztazun eta zintzotasun handiz, batasun proiektu sendoa lortzeko. Lan izugarria egin behar dutela jakitun dira eta gu ondoan izango gaituztela bidelagun jakinarazi diegu.
Festibalaren alde musikalari esker deskubrituko dugu, inbidia handiz, herri honek identitatea zainetan gori gori duela eta belaunaldi guztiak , gazteak, helduak eta nagusiak harrotasunez erakusten dituztela beraien ikurrak. Hiru koloreko bandera irlandarrak, nonnahi daude eta anai dituzte bandera palestinarrak. Memoria presente da iskiña askotan, jauzitako lagun guztiak errespetuz goraipatuak eta gogoratuak dira, naturaltasunez , ekimen hoiengatik inolako jazarpena sufritugabe.
Orain bai, bukatzeko, Belfasteri behin betiko soinu banda bat jarri behar diot, eta zalantza barik testu hau idazten egon naizen artean entzuten nengoen The Wolfe Tones taldearen edozein kanta litzateke. 2024an, Falls parkean, 60. hamarkadan ospetsua egin zen taldeak bi zuzeneko emanaldietan 20.000 jarraitzaile leratsu errebelde batzeko gaitasuna dauka, Celtic symphony, Come Out Ye Black&Tans kanta zoragarriekin zoramena eragiñez.
Dani, lagun elorriotarra, Irlandan bizitzera geratu zen eta dagoen lekuan dagoela, seguru naiz oraingoan bai, erreferenduman parte hartuko duela, Irlandak merezi du eta.