Estatuaren berretorrera
Ziurgabetasunez beteriko garai hauetan, estatua erdigunean kokatu da, estatuaren gainean ezartzen zen globalizazioaren instituzionalitatea, ordea, indargabetu da. Zaila da esatea fenomeno hauen norabidea zein izango den. Zalantzak eta kezkak ditugun arren, ideia batez konbentzituta gaude: une hau aproposa izan daiteke gobernantza eredu diferenteaz hausnartu eta hortik abiatzeko.
Covid-19aren osasun krisiari aurre egiteko, estatuek erabakitako konfinamendu neurriek jadanik agertzen ari zen hondamen ekonomikoa eta soziala areagotu dituzte, eta, era berean, A. Demirovickek “paniko egoera” deitzen duena lau haizetara hedatu dute. Kuriosoa dirudien arren, izurrite globala izan bada ere, horren aurreko erantzuna ez da bizitza antolatzeko diseinaturiko arkitektura global horren eskutik etorri.
Organismo txiki batek neoliberalismoak XX. mendeko 70 hamarkadatik bul-tzatu duen globalizazioa astindu du eta horrek sortu dituen ezberdintasunak ikusgarri bilakatzeaz harago, estatu-nazioen babesa eta zaintza mekanismoak nola ahuldu eta batzuetan hustu dituen nabarmendu du. Hitz gutxitan esanda, azken zirrikituraino espazio eta egitura publikoak pribatizatu eta, inplizituki, publifikazioa ukatzen zuen globalizazioa ikutua geratu da; beldur eta krisi garaian, logika pribatizatzailea pertsonen behar eta babesarekin bateraezina delako.
Hitz gutxitan esanda, azken zirrikituraino espazio eta egitura publikoak pribatizatu eta, inplizituki, publifikazioa ukatzen zuen globalizazioa ikutua geratu da; beldur eta krisi garaian, logika pribatizatzailea pertsonen behar eta babesarekin bateraezina delako.
Esan dezakegu, beraz, finantza merkatuen, hornikuntza kateen, masa kulturaren eta sareen globalizazio mota honek ez duela espero bezala funtzionatu.
Egoera horren aurrean estatua heriotza eta krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean nukleo bateratzailea izan da; aparatu administratibo eta gizarte zibil politizatu eta antolatu gisa, babes kolektiboaren eskaera-ren aurrean erantzunak eman dituen mekanismo bakarra izan da.
Hain zuzen, beste katastrofe sozial eta ekonomikoetan gertatu den bezala, oraingoan ere, berriz, Covid-19 izurritearen aurrean, estatua, eta ez merkatua, herritarrak babesteko gaitasun antolatzailea eta legitimitate soziala duen bakartzat agertu da. Covid-19aren aurrean, estatua eta gizarteko kideen arteko lotura formatiboa birsortu da eta, era berean, ongizate kolektiboa segurta dezakeen bakarra den heinean, jendeak estatuarengana jo du babes bila: estatu minimoa eta merkatu librea aldarrikatzen zuten horiek barne.
Hori dela eta, Estatuek konfinamendu erabakiak hartu dituztenean, mugak itxi dituztenean, isolamendu neurriak aplikatu ahal izan dituztenean edo politika publikoak ahalbideratu dituztenean, jendeak onartu egin ditu. Estatuaren boterea, hortaz, agerian geratu da, bai eta estatu egiturak ez ditugunon ahulezia, jakina.
"Ez al digute jakintza eta praktikek erakutsi ze beharrezkoa den bizitzak, gorputzak eta lurraldeak erdian jartzeko botere eskala desberdinen arteko interdependentzia logika artikulatzea?"
Aurreko errealitate horrek egituren eta publikotasunaren kontzeptuei buruz pentsatzeko beharra eskatzen digu. Beraz, garai bortitz eta nahasi hauetan pribatizazioaren aldeko apustua egin duen estatu berberak, gaur bere eskuhartze sozial eta ekonomikoren protagonismoa azkartzen ari du. Bide horretan, adibidez, NDFren iturrien arabera, estatu askok – Alemania, Portugal, Australia, Zelanda Berria, Estatu Batuak... familia, enpresa eta sektore kaltetuei laguntzak eta erantzun fiskal azkarra bideratzeko neu-rriak hartu dituzte.
Bataz beste, Barne Produktu Gordinaren % 5 eta %15 bitarteko kantitateaz hitz egiten ari gara. Baina zer esan nahi du horrek; herritarrak babesten dituen estatua geratzeko itzuli dela? Alemania edo Estatu Batuek euren sinesmen neoliberalari muzin egingo diotela? Estatu hauentzako hain erreza izango ote da menderakuntza teknoekonomikoak alboratzea barne merkatuari eta ekonomiari begiratzeko? Estatuak ematen ari diren dirulaguntzak populazioaren eskubideen eskuratzea suposatu du, edo 2008ko krisiaren aurrean ateratako ikasgaien parte al dira?
Estatuari buruzko eztabaida irekia dago, eta zantzu guztien arabera estatuaren indartzeak eta bizi ditugun ziurgabetasun garaiek berriro tentsioen areagotzea ekarriko dute: bai estatuaren beraren barruan —Poulantzasen ideiak gaurkotasun handikoak dira arlo horretan—, eta zer esanik ez nazioarteko esferan eta estatu egiturak izan nahi ditugun nazioetan.
Atal honekin bukatzeko, beraz, esan dezakegu Estatu eta gobernagintza diferenteaz hausnartzeko garai aproposak bizi ditugula.
Hainbat agertoki posible
Eta orain zer? Arestian esaten genuenez, estatuak bere boterea erakutsi du, baina zenbat denboraz? Aipatzen genituen estatu barruko tentsioek ze norabide hartuko dute? Nola banatuko da errenta eta aberastasuna, ze borrokek gidatuko dute logika zaharren egituren barruko botereen monopolioa? Posible ote da instituzionalizazio post-liberal bat abiatzea? Eta estatua gizartea bada ere, zein izango da jendartearen inplikazioa?
Berriro Poulantzas berreskuratzen dugu, estatua klase sozialen arteko indar korrelazioaren kondentsazioa dela esanez. Ideia berari jarraituz, Bob Jessopen eskutik esango dugu estatua erlazio sozial konplexu bat dela, eta erlazio horretan egiturak eta aktoreen ekintzak, jarduera funtsezkoak direla estatuaren bilakaerarako.
Horrek esan nahi duena ondokoa da: jendarte kapitalista eta patriarkal batean, adibidez, estatuak interes kapitalista eta patriarkalak lehenetsiko dituela publikoak eta berdintasunen aldekoak baino. Baina horrek ez du esan nahi estatua zerbait determinatua denik, edo zerbait konpaktu eta fisurarik gabekoa denik, ez eta aktoreen ekintzek estatuen norabidea baldintzatu ez dezaketenik ere. Izan ere, estatu kapitalistak, esaterako, hezkuntza pribatizatzeko erabakia hartu dezake edo pandemia honetan ikusi dugun bezala, hainbat zerbitzu herritarren eskura jar ditzake.
Alvaro Garcia Linerak “neoestatismo perbertituari” buruzko arriskuaz hitz egiten du. Estatu mota horrek bi ezaugarri nagusi lituzke, ekonomilariek “keynesianismo inbertitua” deitzen dutena.
Estatu barruko eta kanpoko indar harremanek estatuaren norabidea baterakoa edo besterakoa izatea ahalbideratuko dute.Esandakoaren arabera, garai hauetan hainbat agertoki aurreikus daiteke. Batetik, Alvaro Garcia Linerak “neoestatismo perbertituari” buruzko arriskuaz hitz egiten du. Estatu mota horrek bi ezaugarri nagusi lituzke, ekonomilariek “keynesianismo inbertitua” deitzen dutena.
Estatuaren eskuhartzearen helburua ez litzateke jendartea lagundu, babestu eta bizi baldintza duinak ematea, enpresa handiak laguntzea baizik, ondasun publikoak era maltzurrean erabiliz. 2008an aurrekoaren adibide batzuk ezagutu genituen. Covid garaian, ordea, kasurik esanguratsuena Trumpen administrazioak bideraturiko bi biloi dolarren parterik handiena konpainia pribatuei zuzentzea izan da.
Pentsa daitekeenez ondasun publikoen erabilpen klasista horrek kontrol eta disziplina sozialaren beharra izango du. Eta aurrekotik dator bigarren ezaugarria; big dataren totalitarismoa, edo Giorgo Agambenek biopolitika deitzen duena.
Alegia, Estatuak disidentzia eta herritar “arriskutsuen” kontentziorako teknologiaren erabilpena eta kontrola behar izateaz ari gara. AEBen adibidearekin batera, Brasil eta Bolivia adibide interesgarriak izan daitezke estatu mota horren ezaugarriak ikusteko.
"Estatuak bere boterea erakutsi du, baina zenbat denboraz? Nola banatuko da errenta eta aberastasuna, ze borrokek gidatuko dute logika zaharren egituren barruko botereen monopolioa? Posible ote da instituzionalizazio post-liberal bat abiatzea?"
Bigarren agertokia estatu keynesiarrarena da. Ez diru di, ordea, estatu keynesianoa edo gerra ondorengo Ongizate Estatua itzuliko denik, besteak beste, estatu mota hori definitu zuena kapitala, estatua eta langileriaren arteko itun sozialean -sexualean- oinarritu zelako, eta postfordismoak hiru esparruen arteko indar harreman horiek ahuldu eta modifikatu dituelako, baina batez ere, langileriaren fragmentazioa gauzatu zuen orduko estatuaren ezaugarriak bideragaitza egiten dutelako horren itzulera.
Hirugarren agertoki posiblea Boaventura de Sousa Santosen instituzionalizazio berria litzateke: prozesu politiko konstituziogile bat behar duena, ordezkaritza bidezko demokraziaren formak eta demokrazia parte hartzaile erabakitzailearenak artikulatuko dituena.
Herritarrek parte hartu beharko lukete horretan, ohiko ordezkaritza formuletatik at, erabaki politikoetan eragiteko, erabakiak hartzen laguntzeko, eta horiek kontrolatzeko. Burujabetzaren ohiko hiru organoekin batera, hortaz, estatuaren politikekiko herritarren kontrol demokratikoa bermatuko lukeen organoa ere beharko litzateke. Agertoki horretan garapen eredua aldatu beharko litzateke ikuspegi ekosoziala eta feminista ardatz izanik.
Hiru agertoki horiek gaur eguneko aukeren abanikoa marrazten edo diseinatzen laguntzen dute. Ez dira bakarrak, baina joera nagusiak zehazten dituzte, dauden aukerak polarizatuz: demokrazia gehiago ala autoritarismo gehiago. Eta ez dirudi tarteko jarreretarako esparrua dagoenik, jarrera nagusiez ari gara, ez hauek sor ditzaketen praktika ezberdinez.
Gobernugintza diferente baterantz?
Gauzak horrela, izurriteak erakutsi digu estatu egiturarik gabe ezin dugula erabakirik hartu eta indar zentripetuen menpe geratzen garela: Madrilgo birzentralizazio jarrerak, gure herrien arteko mugen ezarpenak edota autonomiaren ahulezia eta zentroarekiko menpekotasun horren adibide garbiak dira.
Estatu egiturak izan nahi baditugu gaitasun politikoa (burujabetza materiala), erabakimen gune bat eta eskumen ziur eta erabatekoak (instituzioak) beharko ditugu, ongizate kolektiboa sortu eta birsortzeko, eta munduan toki propioa izateko. Bide horretan, hauteskundeen ondorioz lor ditzakegun espazio instituzionalak beharrezkoak baditugu ere, denbora berean mobilizatzeko gaitasuna duten beste bloke eta segmentu sozialetan eragiteko beharra dugu.
"Iparrorratza argi izan behar dugu. Azken finean, demokrazia erradikalizatzeaz ari gara, behetik sortu nahi dugun beste hegemonia mota batez ari gara: eraikuntza prozesu hau jendearen inplikazioarekin soilik egin daiteke"
Izan ere, Garcia Linerak dioen bezala, garai ziurgabe eta nahasi hauetan jendartearen artean gaur arteko sinesmenak kuestionatzen direla, jendartearen irekitasun kolektiboa handiagoa izanik, eta, beraz, beste ideia batzuetara hurbiltzeko jarrera zabaldu egin dela. Irekitasun hori, ordea, ez dirudi luzaz mantenduko dela. Eta kontuan izan behar da, jakina, disponibilitate horrek irekitzen dituen esparruak lehiatzeko oso indar ezberdinak egongo garela.
Beraz, hori ahaztu gabe, iparrorratza argi izan behar dugu. Azken finean, demokrazia erradikalizatzeaz ari gara, behetik sortu nahi dugun beste hegemonia mota batez ari gara: eraikuntza prozesu hau jendea-ren inplikazioarekin soilik egin daiteke. Eta posizio gerra honetan ez al digu erresilientzia eta praktika komunitarioak erakutsi egitura publiko eta komunitarioaren arteko artikulazioaren beharra? Ez al digute jakintza eta praktikek erakutsi ze beharrezkoa den bizitzak, gorputzak eta lurraldeak erdian jartzeko botere eskala desberdinen arteko interdependentzia logika artikulatzea?