Black Lives Matter manifestazioa, 2016ko uztaila, New York City, AEB. Argazkiak. Unsplash / Nicole Baster
Kritika hauek alderdi demokrataren establishment-ek partiduaren ezkerraren ardura jartzera eraman du. Kritika hauek, alderdi demokrataren establishment-ak, ardura partiduaren ezkerrarengan jartzera eraman du. Aurrekoak, alderdi demokrataren garaipenaren ahulezia azpimarratzera eraman ditu hainbat ezkerreko analista. Izan ere, datozen urteetan errepublikarren pisua handia izango da instituzioetan, blokeorako indarra handia izanik.
Horrela izan ote da? Abiapuntu gordin hau aintzat hartuta, emaitzei buruzko irakurketa bi galderetatik abiatuko nuke: Zergatik eman diote komunitate afroramerikarrak eta latinoak botua Jon Bideni? Zergatik izan dira hautatuak hautagai aurrerakoienak?
«Zergatik eman diote komunitate aforamerikarrak eta latinoak botua Jon Bideni?»
Obamaren bigarren legealdiak, zein Trumpen gobernu urteek, herri mugimendu anitza eta komunitate beltza, latinoa eta indiarraren antolaketa indartzea ekarri dute. AEBko mugimendu aurrerakoien arragoa ezaguna zen. Baina azken urteetan, eta batez ere, 2011ko Occupy Wall Street mugimenduaren lanaren ondoren, Baldwin, Creshaw, Douglas, T- Ta Nhisi Coates edota Saul Alinskyren ideia nagusiek predikamendu handia lortu dute eta “community organizing” metodoak bide egin du herri mugimenduen ekosistema aberastuz.
Komunitate hauen zutabea antolaketa da, eta eta horren muina, gai zehatz bati erantzutetik harago, komunitateko kideen ahalduntzea da. Jendearen oinarrizko beharrei erantzuten laguntzeko, pertsonen arteko kezkak eta arazoak konektatzeko manerei begiratzen diete, erreferentzialitatea komunitatean jarriz, eta, bide batez, komunitatea eta boterea eraikiz. Era honetan, arazoak eraikuntza prozesurako tresnak bilakatzen dira eta komunitatea antolatzen eta eratzen doa.
«Komunitate hauen zutabea antolaketa da, eta eta horren muina, gai zehatz bati erantzutetik harago, komunitateko kideen ahalduntzea da.»
Black Lives Matter (BLM) edo Lucha mugimenduak aurrekoaren adibide izan daitezke. Lehena afroamerikar komunitateari zuzentzen zaio eta bigarrena latino komunitateari, eta desberdinak izanagatik, biek euren jendea antolatzeari ekin, eta eskala ezberdinetan botere politikoa eraiki dute mugimenduak deshierarkizatuz, kolektibizatuz eta lidergotza ezpatriarkalak sortuz. Horretarako, euren aurkako basakeria poliziala salatzeaz gain eta eskubide zibilen aldeko borrokari jarraikortasuna ematearekin batera, duintasuna eta jendearen bizitzaren balioa erdigunean jarri dute. “Kolorea —zioen James Baldwin idazle eta aktibistak— ez da giza errealitate bat, ez eta errealitate pertsonal bat, kolorea errealitate politikoa da”.
Horregatik, mugimendu horiek ikusarazi eta izendatu dute beltzen, indiarren, edo latinoen zapalkuntza zurien boterearen oinarria dela, edo bestela esanda, zurien nagusitasuna iraunkortzen duen aberastasunaren oinarria. Hain zuzen, horien aurka batera borrokatzen ari dira, Ezra Kleineren hitzetan, “elkartasun multietnikoa” artikulatuz. Udako mobilizazio erraldoiak horren adibide dira.
«Kolorea —zioen James Baldwin idazle eta aktibistak— ez da giza errealitate bat, ez eta errealitate pertsonal bat, kolorea errealitate politikoa da.»
Antolakuntza komunitario horrek ez du epe motzera emaitzarik emango, edo ez du gure ohiko parametroetan neurgarri diren emaitzak izango, edo ez dakizkigu horiek gure ohiko betaurrekoekin ikusten… baino prozesu horretan jendea politizatzen ari da espazio askotan . Hori dela eta, oso adierazgarria izan da hauteskundeetan komunitate horien lana bozkatu ahal izateko, bozkatua izateko —Cori Bush, BLMko bozeramailearen kasua—, eta hauteskunde sistema bidegabearen aurka “pertsona bat bozka bat” ideia zabaltzeko. Ildo honetan, arrazializatuak hauteskundeetan bozka ematea bultzatu du, aurrekaririk gabeko boto igoera lortuz, latinoen aldetik bereziki. Aitzitik, 2016tik hona estatubatuar zurien boto kopurua apenas handitu da.
Trump geratzea zen helburua. Halaber, komunitate hauek Biden edo alderdi demokraten aldaketarako borondateaz baino bere bozkaren indarraz jabe dira. Nola ulertu bestela BLMk beltzekiko hartu beharreko konpromisoak eztabaidatzeko Joe Biden eta Kamala Harrisi eskatu dien bilera? Edo bozka latinoaren garrantzia Hegoaldeko zenbait estatutan gehiengo errepublikanoa aldatzeko?
Alderdi demokrataren erronka
International daily newspaper from Thursday 5th November 2020 – Le Monde (France) & The New York Times (USA) – After the election report. Argazkiak. Unsplash / Markus Spiske
Matt Karpek Jakobin aldizkarian zioen Bernie Sandersen proiektua XXI. mendeko ezker gertakizunik inportanteetariko bat izan zela. Haatik, bost urtetan zehar alderdiko establishmentaren kontrako gerla burutu ondoren, demokrata sozialistak bere hautagaitza erretiratu behar izan zuen. Alderdiaren egitura elitistak politikari demokraten kontrola segurtatzeaz gain, primarioetako prozesuaren gainean eskua badu ere, alderdi demokrataren barruan gehiengo sozialdemokratarik ez egotea da arazoa. Eta gehiengo hori gabe aldaketak denbora luzea beharko du, hala nola, gizarte amerikarrean hainbat zailtasun gainditu beharko dira: langile klasearen aldaketa, besteak beste. Agian bide horretan, Sandersen lorpenik handiena AEBko sozialismo demokrataren aldeko mugimendu indartsu bat lortu izana eta ezker indartsuago bat uztea izan da.
«Sandersen lorpenik handiena AEBko sozialismo demokrataren aldeko mugimendu indartsu bat lortu izana eta ezker indartsuago bat uztea izan da»
Norabide horretan eta elite demokrataren iritziaren kontra, demokrata sozialisten aztarna kanpainan eta horretatik at interesgarria izan da: krisi klimatikoa, oinarrizko soldata, osasungintza... Baina era berean, urteetan zehar politika ulertzeko eta jendearekin egon eta entzuteko manera, herri mugimenduarekin egindako lan osagarria... Ez da harritzekoa, beraz, hautagai demokrata sozialistek lorturiko emaitza onak. “The squad" deitzen den emakume laukotea horren adibidea da. Kalea eta instituzioak berriro eztabaidaren bidegurutzean daude eta nork daki alderdi demokrataren barruan ez ote den ideien lehia zabalduko, Trumpismoa ez baita ur epeletan disolbatuko.