GOMENDIOAK

Erria

Sultanaren ametsa

2023-11-12

Zuzendaria: Isabel Herguera, 2023

Begum Rokeya idazle bengalarrarek idatzitako istorio bat zen, oso inguru musulman-kontserbadorean hazitako emakumea, hezkuntzarako aukerarik izan ez zuena.

Inés 30 urteko animazio zuzendari espainiarra da eta Ahmedabaden dago Àmàr bere maitale indiarrarekin hausteko. Kasualitatez, liburu-denda batean sartzen da, eta bertan Rokeya Hossain-en Sultana 's Dream eleberria ezagutzen du. Bertan, emakumeek gobernatutako alegiazko herrialde bati buruz hitz egiten da. Istorioarekin eta egilearen jarrera urratzailearekin liluratuta, Inesek film bat egitea erabakiko du. Une horretatik aurrera, Inesen istorioa eta Rokeya Hossainena paraleloan doaz.

Bada, Herguerak azaldutakoaren arabera, kosta egin zitzaion bertara nola heldu irudikatzea, baina oso argi izan zuen hasieratik hori zela egin nahi zuen filma.

Ametsa ideia garrantzitsua da filmean, utopia feminista bat baitu ardatzean animaziozko kontakizunak. Artista bisualak unibertso grafiko liluragarria aurkezten du, gehienbat Indiako institutuetan eman zituen tailerretan bildutako marrazkien bidez sortutakoa. Premisa gogor batetik abiatzen da filma, “ez da emakumeentzako toki segururik”, eta makurkeriarik eta zapalkuntzarik gabeko lurralde amestu horretara heltzeko bidaia da. Kolorea, exotismoa eta bizia dario plano bakoitzari, edertasuna kaosean, eta erraz galduko gara pantaila handiaren iradokizunean.