GOMENDIOAK

Erria

Su festak. Euskal musika jaialdiak XXI. mendean

2023-09-12

Jon Urzelai Urbieta. Saiakera. Susa, 2023

Jon Urzelaik saiakera mamitsu honetan aztertu du musika jaialdiek, su festa edo espektakulu ponpoxoen ifrentzuan, zer erreproduzitzen duten eta zer helburu dituzten. Euskal Herrian Mairuelegorretako kobetan duela mende erdi hasitako jaialdia hartuta abiapuntu eta gaur arteko errepasoan, mundu globalizatu honetako hainbat jaialdik izan duten oihartzuna dakarkigu kontakizunean.

Azaltzen du nola garatu den kultura, eta zehatzago, musikaren industria,kapitalismoaren aldaera neoliberalerako tresna gisa; herrieraikuntzarako tresna beharrean, hirimarka hutsalak eraikitzeko erreminta gisa.

Dena ez da, ordea, ustela saski horretan,eta, beste aldebatetik, apuntatzendu tradizioa non ari den berritzen, nondik ari diren kimu berriak sortzen. Musika jaialdietatik harago, Euskal Herrian ditugun jai ereduez eta jai herrikoiek XXI. mendeanbete beharko luketen funtzioez hausnartzeko ere baliodezake lanak, jaialdiei buruz egiten dituengogoeta batzuk eremu zabalago horretara ekarriz.