Telebistako miniseriea, Movistar+ 2024
Bortxaketa salaketa batek itxuraz "familia konbentzional" bat aireratzen duen istorioa. Mirenek ezkontzako etxebizitza utzi eta senarraren aurkako salaketa jarri du, 30 urtez ezkonduta egon ondoren etengabe bortxatzeagatik. Salaketa larri horren ondorioz, semeak aukeratu beharrean daude: amari sinetsi edo errugabetasuna defendatzen duen aita babestu.
Ruiz de Azuak adierazi du: "emakumeen aurkako indarkeria zerbait estrukturala eta sistematikoa delako kontzientzia kolektiboa dugula, baina kolektiboki epaitzen denean ulertzen dela nortzuk diren biktimak, aldiz maila indibidualean pairatzen denean beste gai bat dela".
Telesailean, zuzendariak, muturrera eramaten ditu baimen sexualari buruzko galderak, ikuslea familia horretako beste kide bat balitz bezala interpelatuz. Erantzun zaileko galderak eta bidaia emozional bizia planteatzen dira, bidaia judiziala senidearen eskutik doalako. Familia-bidaia bat, judizialarekin paraleloan doana eta helburu berarekin: egia ezagutzea.
Generoen artean, "thriller psikologikoa", drama familiarretik intriga judizialera pasatuz transitatzen diren lau kapitulu demoledoreak. Nabarmentzekoa Nagore Aranbururen interpretazioa, Pedro Casablanc, Miguel Bernardeau, Iván Pellicer eta Loreto Mauleón dira gainontzeko protagonistak.