Zuzendaria: Dahvi Waller, HBO.
Testua: Gaizka Izagirre
Iturria: Gaztezulo
Ekoizpen paregabe hau, hein handi batean Cate Blanchett aktoreak maisuki gorpuztu duen Phyllis Schlafly-ren paperari esker, urteko telesail onenen zerrendara igoaraztea lortu du.
Phyllis Schlafly Estatu Batuetako gizonen eta emakumeen arteko lan, dibortzio eta jabetza arloko eskubide berdintasuna sustatzen zuen proiektuaren aurka azaldu zen politikari ultrakontserbadorea izan zen. Feminismoaren aurkako arerio amorratua, neurri batean emakumeen eskubideak geldiarazi zituena, horrekin guztiarekin gozatzen zuen bitartean. Ekoizpen paregabe hau, Cate Blanchett aktoreak maisuki gorpuztu duen Schlafly-ren paperari esker, urteko telesail onenen zerrendara igoaraztea lortu du.
Eskubide Berdintasunaren Zuzenketa berresteko aldaketaren historia kontatzen duen drama biografikoa da. Fikzioaren ardatza Phyllis Schlafly kontserbadorea da, berrespen horren aurka agertu zen abokatu konstituzional eta errepublikarra. Gainera, Estatu Batuetako 70eko hamarkadako aldaketa kultural, sozial eta politikoa nola gertatu zen ere aztertzen du.70eko mugimendu feminista estatubatuarra modu atsegin eta irakasgarrian kontatzen duen telesaila. Ekoizpenaren indarra herrialde amerikarrarentzat funtsezkoa zen garai baten erretratu distiratsu bat oparitzean digu eta batez ere, pertsonaia bakoitza, pertsonaia historikotzat ez ezik, emakume eta gizaki konplexu eta liluragarri gisa ere definitzen ditu.
Telesaila korala dela ere esango nuke, Cate Blanchett protagonista den arren, emakumezko aktore zerrenda paregabea ere ageri delako,eta bakoitzari beharrezko arreta eskaintzen zaziolako. Ez dute protagonista bakarra aukeratu, kolektibo bat baizkik: emakumea. Gidoi politikoek izaten duten eskema horretaz garago oso telesail dinamikoa iruditu zait, istorioa ezaugarri bera duten emakume oso ezberdinen artean kulunkatzen delako: ausardia.
Fakzio kontserbadorearen diskurtso atzerakoiek eta feministen diskurtso liberalek, emakume indartsuak eta erabaki propioa dutenak, aurrez aurre jarri dituzte. Izan ere, hor datza Cate Blanchettek interpretatzen duen Phyllis Schlafly buruzagi kontserbadoreak etengabe aurre egin behar dion kontraesan handietako bat. Bere eskubideak zalantzan jartzen dituen emakume independente eta borrokalari da, jarrera maskulino batzuk suminduta ikusten dituen bitartean, baina aldiz izugarri lotsarazten duen bere alderdi feministari eusten saiatzen da.