Autorea: R.W. Connell; itzultzailea: Ane Garcia Lopezek, Eskafandra editoriala, 2022
R.W. Connell soziologo australiarraren ‘Masculinities’ euskaratu du Ane Garcia Lopezek. Maskulinitatearen kontzeptuaren inguruan hausnartzen duen eta lehen aldiz ‘maskulinitate hegemonikoa’ kontzeptua jasotzen duen ikerketa lan hau euskarara ekarrita euskal gizartean «eskema batzuk apurtuko lituzke», Garcia Lopezen hitzetan.
Genero berdintasunaren aldeko borrokan gizonen lekua zein den erantzuteko aukeratu dute Elkar argitaletxearen ‘Eskafandra’ bildumaren zazpigarren lan hau, Ramon Zabalegi artistak diseinatutako azalarekin. Liburuaren aurkezpenean Lorea Agirre ‘Jakin’ aldizkariaren zuzendariak azpimarratu duenez, bilduma honen barruan sartzen diren obrek itzulpengintza eta ekarpen feminista egiten dute. Agirreren hitzetan, R.W. Connellek «soziologia egiteko beste modu bat» ekarri du. Gaztetatik klasearen inguruko eztabaidaz abiatuta, klase borrokaren eta generoaren arteko uztarketara pasa zen, 1993an ostegun honetan aurkeztutako lanarekin maskulinitateak aztertzen hasi zen.
Horrela, sistema baldintzatzen duen maskulinitate hegemoniko hori ze momentutan jartzen den zalantzan aztertzen du lan honetan. Agirrek aipatutako adibide esanguratsuenak gazte prekarizatuen, gizon homosexualen eta emakume feministekin militatzen duten gizonen kasuak dira, besteak beste.