GOMENDIOAK

Erria

Liluraren contra

2024-10-11

Martin Arbeo Sarriugarte, Iparrorratza bilduma, Txalaparta 2024

 

Mundua abiada bizian aldatzen ari da: gaurdaino ezagutu dugun nazioarteko ordena hautsi egin da, ezegonkortasuna da nagusi eta indar militarren erabilera normaltzen ari da. Trantsizio geopolitikoa martxan da, hots, munduko boterearen birbanaketa fase sakona. Testuinguru horretan, gatazka eta tentsio geopolitikoak areagotu baino ez dira egingo.

Amerikako Estatu Batuen hegemonia gainbeheran da, eta orain arte izan duen nagusitasuna beste herrialde batzuek lehiatzen diote. Mendebaldearen dekadentzia prozesu horri krisi ekologikoa batu zaio, gainera; krisi bikoitza krisi bakarrean.

Arriskua argia da: gerra bilakatu daiteke gatazka horien guztien soluzio.

Txalapartak eta Iratzar fundazioak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 9. alea da hau.

 

Martin Arbeo Sarriugarte Durango (Bizkaia), 1996 Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Democracia y Gobierno masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gaztetatik ezker independentistako militantea izan da, eta gaur egun Ipar Hegoa fundazioan dihardu lanean.

Liluraren contra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak liburua salgai: https://www.txalaparta.eus/es/libros/liluraren-kontra-iparrorratza-9