GOMENDIOAK

Erria

Lehendakariaren alaba

2024-04-17

Iñaki Petxarroman, Elkar (2024)

 

Hainbat gertaerak Euskal Herriko egoera astindu dute 2026. urtetik 2040rako tartean. Baionan erbesteratu behar izan du EH Bilduko Jaurlaritzako lehendakariak; Ayusok eta Abascalek gobernatzen dute Espainia; euri faltagatik, ura negozio pribatu bilakatu da; tenperatura beroen eraginez, migratzaile ugarik jo dute penintsulatik euskal kostaldera; eta gazte ugarik egin du bat ETA Berri erakundearekin. Etorkizun hurbilean eta Euskal Herrian kokatutako istorio bat irudikatu du Petxarroman idazle eta kazetariak, eta thriller kutsuko nobela plazaratu du 

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkarra, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, bero itzelaren eraginez ehunka mila migratzaile penintsulatik euskal kostaldera; gazte asko, egoera etsigarri horri aurre egin nahian, ETA Berri izeneko erakundean sarturik, sabotajeak eta bestelako ekintzak burutzeko… Dena gure errealitatearen hain antzeko eta hain desberdin…