Camille Schmoll, hitzaurrea: Ane Irazabal, saiakera, Txalaparta 2024
Schengen eremuko hegoaldeko mugan eta muga horretaz egindako ikerketa sakonetan oinarritutako azterlan honek migrazioari buruzko kontakizunaren ertzetan kokatzen direnak ditu protagonista: emakumeak, alegia. Camille Schmollek ahotsa ematen die, haien istorioak jasotzen ditu eta aurre egiten die haiekiko aurreiritziei.
Mediterraneoa zeharkatzen duten emakume afrikarren esperientziak aztertu eta, testuinguru horretan, emakumeen migrazioaren errealitate konplexuei buruzko begirada analitiko eta kritiko bat eskaintzen du. Horretarako, emakume migratzailea biktima gisa edo heroi gisa irudikatzen duten binarismoetatik ihes egiten du, eta borondatezko edo behartutako, planifikatutako edo inprobisatutako migrazioen arteko dikotomia baztertzen du.
Horren ordez, emakume horien bizipenak jasotzen ditu, beren argi-itzalekin, baita kontakizun horiek deserosoak izan daitezkeenean ere. Horrela, emakume migratzaileen zaurgarritasuna betikotzen duen sistemari buruzko hausnarketa sakonagoa egitera gonbidatzen du.