GOMENDIOAK

Erria

Las cien palabras de la geopolítica

2020-03-31

 

Jean-Marc Huissoud & Pascal Gauchon (koord.). Akal, 2013

Geopolitika antzinatetik jaiotzen den sentsibilitate bat dela esan daiteke. Baina hitza bera, 1905ean sortu zen. Geopolitika Estatuaren zientzia bezala definitu zen, estatua espazio batean adierazten den organismo geografiko bezala ulertuz. Geopolitika geografia politikoa zen orduan, geografiaren ahalmena analizatzeko saiakera bat. Disziplina horrek aldaketa bat jazan zuen ondoren, ordea, geografiaz gain disziplina asko integratuz, historia, ekonomia, zientzia politikoak... Finean, estatuen eta kontinenteen estrategia territorialak, haien arteko konfrontazioak, erlazio sozialak, aztertzen dituen jakintza bihurtu da.

Irakurketa arina eta pedagogikoa da, beraz, guztiz gomendagarria.

Jean-Marc Huissoud, Grenobleko IEPn diplomatua eta Historia eta Filosofiako masterra du. Jean-Marc, komunikazioaren eta informatikaren arloan hainbat kargu bete ondoren, ingeniari eta aholkulari-lanak egin zituen antolakuntza-sareetan. Gaur egun, Geopolitikako irakaslea da Grenobleko ESC-en , eta eskola handietan sartzeko prestakuntza-eskolak emateko ardura du. Geopolitikarekin lotutako hitzaldi eta ekitaldietan parte hartzen du.

Pascal Gauchon ibilbide politiko luzeko gizona da. 1981eko lehendakaritzarako hauteskundeetan hautagai izaten saiatu ondoren, irakaskuntzan eta argitalpenetan aritzeko erretiratu zen, eta 1992an Presses Universitaires de Franceko "Major" bildumaren arduradun bihurtu zen. 1985etik 2011ra, Prépasup-eko (ESSEC, HEC, ESCP Europe, EM Lyon, EDHEC) eta azterlan politikoetako institutuetako zuzendaria izan zen. IPESUPen historiari, geografiari eta geopolitikari buruzko ikastaroak ematen ditu. Geopolitikari buruzko liburu ugari idatzi ditu.