GOMENDIOAK

Erria

Impunes

2025-06-20

Iñaki Egaña, Txalaparta 2025.

 

Aurten 50 urte bete dira Batallón Vasco Español talde parapoliziala sortu zutela. Batallón Vasco Español kasuaren bidez, Espainiako Estatuak 1975 eta 1983 bitartean indarkeria parapolizialaren estrategia sistematikoa gauzatzeko erabilitako egitura operatiboa eta funtzionamendu-dinamikak aztertzen ditu liburu honek.

BVE talde parapolizial bat izan zen,1975etik 1983ra 600 ekintza baino gehiago egin zituen eta  berrogei lagunetik gora hil eta dozenaka atentatu egin zituena, inpunitate osoz, euskal herritarren kontra. Batallón Vasco Español eta antzeko beste sigla batzuek terrorismo parapolizialeko kanpaina bat egin zuten Euskal Herrian eta erbestean. Bere atentatuetan, diskriminatuak izan zirenetan, ezker abertzaleari erasotzeaz gain, obedientzia estataleko sindikatuei edo ikastolei ere eraso zien.

Egañak liburu honetan xehatzen du gerra zikinaren egitura hura nola sortu zuten, Espainiako Estatuak nola finantzatu zuen eta disidentzia zigortzeko zer metodo erabili zituzten.

Impunes, Batallón Vasco Español-en historia tragikoa eta esanahi politikoa 190 orrialdetan banatzen dituen formatu txikiko liburua da; Josu Urrutikoetxearen hitzaurrearekin eta Txalapartak argitaratua. 

Memoriarako, egiarako, erreparaziorako eta justiziarako ezinbesteko tresna.