GOMENDIOAK

Erria

Faisaien Irla

2025-01-15

Zuzendaria: Asier Urbieta, 2025

Asier Urbietaren opera prima mugako thriller bat da, Jone Laspiur Goya sariaren irabazlea, Sambou Diaby hasiberria protagonista  eta Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea kolaboratzaileen artean dituena. 

Faisaien uhartea munduko kondomeinurik txikiena da. Urtearen erdia estatu espainiarrari dagokio eta beste erdia frantsesari. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga natural batean. Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diaby), bertako bikote bat, uhartearen parean paseatzen dabiltzala bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte igerian ibaia zeharkatzen, beste aldera iristen saiatuz. Egun batzuk geroago, gorpu bat agertzen da uhartearen subiranotasun-trukean. Nor arduratzen da?

Asier Urbietak hau dio filmari buruz: "Egun batean, egunkariari begiratu bat ematen irakurri nuen igande batean txirrindulari batzuek, Bidasoaren ibaiertzetik zihoazela, bi pertsonaren oihuak entzun zituztela laguntza eske, igerian muga zeharkatzen saiatzen ari zirenean, baina korrontea kontra zutela. Haien lekuan jarri nintzen eta galdera hau sortu zitzaidan: Zer egingo nuke nik? Gustura erantzungo nuke bota egingo nintzela, baina ez dut hain argi ikusten. Halako benetako gertaeretatik abiatuta garatu nuen filmaren istorioa".

Faisaien uhartea mugako thriller bat da, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz egina,  Espainia eta Frantziaren arteko muga naturala marrazten duen Bidasoaren bokanako ibai-uhartetxo bat da.