GOMENDIOAK

Erria

El mundo que necesitamos

2020-04-23

 

Donna Haraway eta Marta Segarra. Icaria, 2020

Donna Haraway-aren eta Marta Segarraren arteko elkarrizketa  biltzen du liburu honek; elkarrizketan, gizakiek lurrarekin eta lurreko biztanle guztiekin duten harremana birplanteatu beharraz sakontzen dute. Harawayk Seguir con el problema liburuan azaldutako ideia batzuk sakondu nahi ditu elkarrizketak.

Chthulucenon ahaidetasuna sortzea, besteak beste: feminismoek nola lagundu duten modu desberdinean pentsatzen, ez bakarrik emakumeei eta generoari buruz, baita planetari buruz ere, eta zer nolako eginkizunak dituzten emakumeek planeta bizigarriagoa egiteko orduan; mundu integralagoa zaintzeko beharra; munduan bizitzen eta munduak eratzen ikasteko.

Era berean, ahaidetasun-egiturak ahaidetasun arraro bihurtzeko gonbita egiten du, batzuen eta besteen erantzukizuna aintzat hartzen duten elkartasun-harremanak eta loturak zainduz, eta hori soilik gizatiarra dela pentsatzeari uko eginez.

Haraway Zoologia eta Filosofian lizentziatua da, doktore-tesia egin zuen Biologia Sailean; bere ekarpenik handienak Kaliforniako Unibertsitateko graduondoko irakaskuntzan egin ditu. Haraway da pertsonen eta makinen arteko maitasun/gorrotozko harremanari buruz hausnartzen aritu den pentsalari nagusia.

Haraway "feminista neomarxista eta posmodernista" gisa deskribatua izan da. Harawayk Marx-en Manifestu Komunistaren hitzekin jolastuz, El Manifiesto Cyborg, 1985ean argitaratu zuen eta Manifestuan Harawayk zibor-aren metafora erabiltzen du itxuran interes desberdinak dituzten sozialismoa eta feminismorentzat estrategia politikoak eskaintzeko. 

Bere testu ezagunenen artean [gaztelaniaz] Seguir con el problema, Ciencia, cyborgs y mujeres eta Mujer al borde del tiempo.