GOMENDIOAK

Erria

El largo siglo XXI

2020-03-31

Giovanni Arrighi. Editorial Akal, 2014


Oinarrizko obra honek azken 700 urtez gertatu diren transformazioak aztertzen ditu, batez ere, kapitalaren akumulazioaren eta estatu formazioaren arteko erlazio eskalonatua. Teoria soziala, historia konparatiboa eta narrazio historikoa uztartuz, liburu mardul honek azken milurteko historia mundiala aztertzen du. Arrighiren iritziz, kapitalismoaren historia mende luzeen segiden historia da. Garai horietako bakoitzean, potentzia hegemoniko konkretuek espazio ekonomiko mundialaren kontrola ziurtatu dute, sare ekonomiko eta politiko propioak ehunduz. Horien nolakotasun espezifikoak eta logika estrukturalak lantzen dira liburuan. Horrez gain, autoreak hainbat garai historiko lantzen dituen arren, gaur egungo AEBen posizio hegemonikoa erosionatu duten indarren analisia egiten du ere. Maisulan hau ezinbestekoa da egungo geopolitika ulertzeko.

Giovanni Arrighi (1937-2009) ekonomia politikoan espezializatutako ekonomialari eta soziologo italiarra da, eta ziklo ekonomikoen teorien ordezkari nagusietako bat. Ekonomiako doktoretza egin zuen Milango Unibertsitatean, eta soziologiako irakasle Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean,