Zuzendariak: Xavier Giannoli, Frédéric Planchon, 2023
12 pasarte. 2005ean, Europak karbonoaren gaineko zerga bat ezarri zuen klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, baina enpresa handientzat "kutsatzeko eskubidea, ordaintzen baduzu" suposatu zuena. Belvilleko bi iruzurgile, Simon Weynachter eta Alain Fitoussi, eta finantzekiko eta pokerrarekiko menpekotasun handia duen gazte bat bildu dira Europar Batasuneko estatuen "karbono-kuota" horietatik milaka milioi euro beren poltsikoetara desbideratzeko... Frantziako komunikabideek "mendeko iruzurra" izena jarri zioten kasuari.
«Iruzurgileak ohartu dira errazagoa dela finantza merkatuetan jardutea, banku bat lapurtzea baino». D'argent et de sang telesailaren abiapuntuko esaldia da, Frantziako Gobernuko aduana zerbitzuko arduradunak bi polizia agenteri egindako aitortza.
2008 eta 2009 bitartean Frantziako hainbat enpresak milaka milioi euroko zerga iruzurra gauzatu zuten karbonoari loturiko BEZaren bidez. Klima aldaketari aurre egiteko diseinaturiko politikak haien alde baliatuta antolatu zuten Frantzian mendeko iruzur gisa ezagun egin zena.
Fabrice Arfik idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago, ikerketa kazetariaren eleberri konplexua, hamabi ataleko telesail modura. Frantziako lurretan inoiz egin den iruzurrik handiena izaten jarraitzen du.