GOMENDIOAK

Ibon Meñika

Sortuko kidea

Caminho longe, deportazio baten kronika

2021-01-04

JOSU MARTINEZ eta TXABER LARREATEGI

Gidoigileak: Josu Martinez, Txaber Larreategi

Ekoizpena: Adabaki Ekoizpenak

Salmentak: Adabaki Ekoizpenak, Gastibeltza Filmak

Banaketa: Adabaki Ekoizpenak

Argazkia: Hibai Castro Egia

Muntaketa: Raul Lopez

Musika: Joserra Senperena

Iraupena: 72 minutu

 

Adabaki ekoizpenak “Caminho Longe” dokumentala aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldian, 2020ko irailean.  Alfonso Etxegarai deportatu politiko plentziarraren itzulera kontatzen du lanak. 34 urte Afrikako Sâo Toméko irlan egon eta gero Euskal Herrira bidaiatuko du bere bikotekide Kristiane Etxaluzekin batera, etxerako itzuleran.

“Sagarren denbora” ikus-entzunezkoa egin zuten Txaber Larreategi eta Josu Martinez zinemagileek, orain 10 urte. Urteetako deportazioaren errealitatea ezagutaraziz, Alfonso eta Kristianen bizimodua kontatzen du lehen lan honek. Berriz ere egin dute bidaia; oraingoan, deportazioaren amaiera ikustarazteko.

Hiru ertzeetako begiradak gurutzatzen dira 72 minututan: batetik, deportazio politikoaren aurpegia, euskal gatazka politikoaren ondorioetatik ezezagunetarikoa. Bigarrenik, etxerako itzulera prozesua; aurreikusitako buelta ez, baina etxerako bidea marrazten duena. Eta, azkenik, herri honen askapen borrokan gertaturikoa kontatzearen beharrari azpimarra. Zinemagile belaunaldi berrien begiradatik eskainia.