Altxalili kolektiboak euskabareta egiten du, oinarri feminista, queer-a eta euskalduna duenikuskizuna. 2022an sortu zen taldea,eta heteroarautik kanpo dauden Ipar Euskal Herrikobarnealdeko hainbat lagunek osatzen dute. Dom Campistron bertako kideak azaldu bezala, artearen bidez euskal LGTBIQ+ kultura bultzatzeko helburua dute. Musika, kantua, antzerkia, gorputz adierazpena, marrazkia, umorea... denetarik biltzen du euskabaretak, betiere, heteroaraua etabertako sinesmenak arrakalatuz.
Atharratzeko Bekat’uros Egunaren bueltan egin zuten lehenengoz ikuskizuna, 2023ko urtarrilean. Hainbat emanaldi egin dituzte ordutik, gehientsuenak Ipar Euskal Herrian eta barnealdeko herrietan. Heteroarautik kanpoko gorputzak eta identitateak ikusarazteazgain, Ipar Euskal Herriko haiek saretzen eta espazio seguruak sortzen ere ari kolektiboa.
Datozen emanaldiak:
•Abuztuak 31: Arrosa
•Urriak 12: Bergara (Elorregi)
•Azaroa: Lartzabal