Mende zaharrak aztertu, mundu berriak zirriborratu, modu berriak pentsatu, geure buruak eraberritu... XXI.mendeko mugimendu eraldatzaileek ezinbestekoa dute hori guztia egitea, baita gureak ere. Horretarako funtsezko tresna da ideien guda. Iratzar Fundazioak hamar urte bete dituaurten lan horretan, eta Erria aldizkaria da borroka ideologikorako Iratzarren tresnetako bat, munduberriak pentsatzen eta zabaltzen saiatzen baikara orri hauetan. Askapen egitasmoa hegemonikoabilakatzeko helburuari jarraituz, mundua ulertzeko moldeetan eragitea da aurrekoaren helburunagusia. Errealitatea irakurtzeko ikuspegia, desira eta sentipenak, joera kultural eta sozialak...Errotiko eta egiturazko aldaketak egiteko ezinbestekoa da gizartearen pentsamoldean eragitea.
Borroka ideologikoaren helburu funtsezkoa askapen mugimenduaren etengabeko eraberritze politiko eta ideologikoa da, emantzipazio borroka unibertsalekin dialektikan. Bide horretan, mende zahar eta berrietan zapaldutako nazio, bizi proiektu eta gorputzei egin diegu tokia 13.zenbakian. Zapalkuntzei aurre eginez, bestelako mundu bat zirriborratzen eta noranzko berriak gorpuzten ari diren hiru gai landu ditugu: Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea; sistema heteropatriarkalak ezarritako mugetan kabitzen ez diren gorputz eta subjektuen borrokak; egungo migrazioa, eta jatorrieta kultur aniztasuna euskal egitasmo nazionalean kokatzeko egin beharreko bidea.
Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak bere bide-orria gaurkotzeko Bagira prozesua egin dudu azken hilabeteotan. Prozesu horren nondik norakoak eta aurrera begirakoak aletu ditu Txomin Poveda Iratzar Fundaziokokideak lehenengo dosierreko elkarrizketan. Horrekin batera, mugimendu horren kronologia eta bertako mugarri nagusiak ere jaso ditugu. Eta Irantzu Idoate Xuti Gaztekokideak gazte ikuspegitik erreparatu die egungo eta etorkizuneko erronkei.
Gorputzak, identitateak, desirak... sistema heteropatriarkala arrakalatzeko lurraldeak dira horiek ere, azpiratuak diren hein berean. Sexu-genero eraikuntzaren eta gizon-emakume sistema bitarraren arabera eraikitako mundu zaharrean, hazkura eragiten dute bollerek, intersexek, transek... Bestela komundu berri bat zabaltzen diharduten subjektu eta estrategia politiko horiek jorratu ditugu bigarren dosierrean: Jenofa Berhokoirigoin, Natalia Gardeazabal eta Elene Lopetegik bollerismoa zertan datzan landu dute, eta Uma Ulazia eta Mijo Lizarzaburuk estrategia horretan sakondu. Iñi Etxezarretak, berriz, gizontasunaren (des)eraikuntza izan du hizpide; Mer Gomezek, intersexualitatea; eta Gracia Trujillok, queer teoria.
“Estutzen eta estutzen migrazio legediak, kontinente zaharra irla blindatu bat da ia”, abesten du Anarik. Eta kontinente zahar horretan dago Euskal Herria, estaturik ez duen nazio zapaldua, hizkuntza eta kultura gutxituekin. Hortik, eta bere burua berrikusiz heldu behar dio euskal nazio askapen mugimenduak egungo migrazioaren errealitateari, eta jatorri eta kultur aniztasunari. Ekin dio bideari, Xabi Iraola Sortuko kideak hirugarren dosierrean azaldu moduan. Arkaitz Fullaondok egungo migrazioaren errealitatean eta haren nolakotasunean sakondu du. Bilgune Feministako kideek, berriz, askotariko zapalkuntzen arteko elkarreraginari erreparatu diote, dekolonitatean eta antiarrazismoan arreta jarriz. Eta Julu B. El Outmanik bizipen eta borroka horri ahotsa jarri dio. Azkenik, UEMAk zubiak eraiki eta kulturarteko harremanak sustatzeko udalerri euskaldunetarako diseinatutako egitasmoa jaso dugu. On egin!