Argazkia / Eragin
Laburki: gazteak berekoiak gara eta ez dugu sentsibilitaterik egoera larrienetan daudenekin. Nahita sortutako iritzi publiko honek langile klaseko barne gatazkak areagotzea eta are neurri itogarriagoen aplikazioa erraztea ditu helburu. Hala ere, kontraesan nabarmenak dituen diskurtso horri mozorroa kentzea ez da zaila eta horretara gatoz gaurkoan.
Gazteok seguimos a lo nuestro; kapitalismoak ekarritako krisialdien prekarizazio-egoera larrienak jasaten. Euskal Herriko gazteriaren %40a baino gehiago langabezian dago, gure soldaten batezbestekoa 1000€koa da eta 30 urte baino gazteagoen %30ak baino ez du bere gurasoen etxea uztea lortu. Lana dugunok, bestalde, aldibaterakotasunari aurre egin behar diogu, eta praktika-kontratuak, tertziarizazioa, eskubide-galerak eta baldintza kaskarragoak gazte langile izate hutsagatik sahiestezinak direla barnerarazi digute. “Es lo que hay” edo “Gure aurreko belaunaldia baino larriago biziko diren lehenak” bezalako leloak eta kontakizunak gure hizkeraren parte izatea boterearen garaipen sinbolikoak dira.
Boteredunen garaipen hori oso argia da lan eskubideen esparruan. Bilboko gaurko jarduera ekonomikoaren egituraketak, adibidez, abantaila handia dakar gure lanaren kontura aberastu nahi dutenentzat. Alde batetik, soldata baxuak eskaintzearekin batera, lan harremanak ezartzerakoan erabiltzen dituzten azpijokoen (autonomo faltsuen figura, aldibaterako kontratuen berritze etengabeak, kontratuaren barnean lan egindako ordu guztiak ez aitortzea...) bidez, langileei dagokien kostua jaitsi eta irabaziak areagotzen dituzte. Bestetik, langileria erabat babesgabe uzten dute.
«Gazteok seguimos a lo nuestro; kapitalismoak ekarritako krisialdien prekarizazio-egoera larrienak jasaten. Euskal Herriko gazteriaren %40a baino gehiago langabezian dago, gure soldaten batezbestekoa 1000€koa da eta 30 urte baino gazteagoen %30ak baino ez du bere gurasoen etxea uztea lortu»
Lan-arloan aipatutako bortxakeria, gurasoen etxetik irteteko ezina eta bizitza bizigarrirako bidean aurkitzen ditugun beste zailtasunak salatu ordez, kriminalizazioaren ideia bultzatu dute kapitalaren komunikabideek. Gazteria hedonista eta ganorabakoaren irudia interesgarriagoa dirudi, nahiz eta askotan halako denbora-pasak aisialdi duinarako ezinezkotasunaren ondorio izan. Gizarte indibidualista eraiki dute, komunitate-sare guztiak erasotuz. Etxetik lanera eta lanetik etxera doan gizartetan, kontsumoari begira sortutako hiriguneetan, gazteon aisialdi-eskaintza osoa alkoholismoan datza, eta miseriatik ihes egiteko irtendibe bakarra apustu etxeetan dagoela dirudi. Berriro, gizarteko gatazka eta arazoak norbanaren arduran kokatzen... Non aurkitu antolakuntza?
Eragineko (Bilboko Gazte Prekarizatuon Asanbladako) kideok urteak esaten daramagun horretan berretsi besterik ez gara egiten. Gazte belaunaldia berriak dira batez ere lanaren paradigma honen ondorioak jasan beharko dituztenak eta, horregatik, ezinbestekoa da gaurtik horiek egoeraren larritasunaz kontziente egin eta antolakuntzara batzea. Bide horretan hiru lehentasun ikusten ditugu:
Hamaika dira borrokarako arrazoiak baina, argi dago arrazoiak izatea ez dela aski. Metatutako haserrea garaipenetan bihurtu nahi bada hori gauzatu ahal izateko baliabideak eman behar dira. Martxoaren 27an bide horretan ezinbesteko ariketa egitera goaz. Lehentasunezko borroka esparruak ezagutu, kolektiboki horiei aurre egiteko ditugun tresnez hausnartu eta borrokan indarrak batzera goaz. Hori guztia Bilboko erdigunean, kalean.
Gazteok seguimos y seguiremos a lo nuestro. Langile antolakuntzaz dena dugu irabazteko!