SINADURAK

 Ainhoa Etxaide Amorrortu

LABeko eskola feministaren arduraduna

Praktiketatik eta bizipenetatik asko ikasi dezakegu ere

2021-12-22

Ausartegia da esatea aldarrikapen feministak “iraultza geroratua” izateari utzi diola, baina atera ditugu bigarren mailako borroken zakutik. Helburua existitzea balitz, duguna eta garena zaintzearekin kitto. Baina sistema aldatzea helburu, plan estrategiko feministak egin ditugu gure erakunde mixtoak feminismoz bustitzeko eta feminismotik eraberritzeko.


ARGAZKIAK. Foku 

 

2021ean Euskal Herrian antolatu da MarxFem konferentzia. Bertan ikusi dugu, berriro ere, pentsamendu marko berriak eraikitzeko eta elikatzeko lanetan ekoizpena handia eta aberatsa izan dela feminismoan. Feminismo marxistan gaur egiten diren gogoeten oinarriak eta logikak ulertzeko, eta feminista marxistei esker aurreratuaz jabetzeko, askoz ere atzerago jo behar dugu, noski. Baina hala izanik ere, edo hala izanagatik, esanguratsua da zenbat sortu den azken urteetan.

Ausartegia da esatea aldarrikapen feministak “iraultza geroratua” izateari utzi diola, baina atera ditugu bigarren mailako borroken zakutik. Hainbestetan entzun ondoren “bazterrak nahasten” gabiltzala, zeozer aldatu dugu proiektu eta proposamen politikoak gaurkotzeko feminismoak duen balioa aitortzen dela ikusten ari garenean. Asko dago egiteko emakumeak bigarren mailako egiten gaituen botere harremanak iraultzeko, baina ari garen seinale da erakunde mixtoetan feminismoak egin duen bidea. Are gehiago Euskal Herrian.

 

«Ausartegia da esatea aldarrikapen feministak “iraultza geroratua” izateari utzi diola, baina atera ditugu bigarren mailako borroken zakutik.»

 

Mugimenu feminista autonomoaren borrokaren emaitza da, zalantzarik gabe. Baita militantzia bikoitzaren bidez, erakunde mixtoetan egin dugun borroka feministaren ondorioa ere. “Politika feministak erakunde mixtoetan” solasaldian hau guztiaz hitz egiteko aukera izan genuen. Emakume askoren borrokak izan duen eta gaur duen balioa aldarrikatzeko aukera, hain zuzen ere.

MarxFemek erakunde mixtoetan gauden feministen praktikei leku bat egin izana aitortza bat izan zen. Batetik, teoria sortzeko praktikak eta bizipenek duten balioaren aitortza. Konferentziak adituen gauza direla baztertuz, arituek lekua izan genuen gure praktikei buruz hitz egiteko. Bestetik, gaur arte egindakoaren aitortza. Erakunde mixto askok feminismoan bilatzen dituzte norberaren mugak gainditzeko formulak, eta honek zeharo aldatu ditu feministok erakundeetan jarduteko baldintzak.

 

«Helburua existitzea balitz, duguna eta garena zaintzearekin kitto. Baina sistema aldatzea helburu, plan estrategiko feministak egin ditugu gure erakunde mixtoak feminismoz bustitzeko eta feminismotik eraberritzeko.»

 

Argazkia. FOKU

 

Non gauden ikusteko aukera izan genuen

Pentsionistak protesta egitera atera ziren kalera eta Mugimendu indartsua dira momentu honetan. Hasiera hasieratik ulertu zuten pentsionista emakumeen errealitateari erantzuteko, emakume pentsionistak leku espezifikoa eta ahots propia izan behar zuela mugimenduan. ELA eta LAB erakunde klasikoak gara, ibilbide historikoan oinarritzen diren egiturekin. Helburua existitzea balitz, duguna eta garena zaintzearekin kitto. Baina sistema aldatzea helburu, plan estrategiko feministak egin ditugu gure erakunde mixtoak feminismoz bustitzeko eta feminismotik eraberritzeko.

Eta azpimarratzekoa ekonomia solidarioarentzat feminismoa tresna, erreferentzia eta pentsamendu markoa izatea, geroz eta espazio handiagoa ari delako hartzen, hortaz, geroz eta handiagoa da merkatu kapitalistaren logikatik kanpo geratzen diren espazioak. Izan genuen urrats berriak egiteko eztabaidatzeko aukera ere. Solasaldia arina eta atsegina izan zen, aurrera egiteko bidean ekarpen xume baina baliagarri eta erabilgarria egiteko gogoz egin genuena.

 

TWITTER