GOMENDIOAK

Erria

Sortze berri bat

2023-10-01

Estitxu Fernandez Maritxalar, Txalaparta 2023

Indarkeriaz ari garenean, askotariko tratu txarrez ari gara: indarkeria fisikoa, ahozkoa, estrukturala, sinbolikoa. Horrek ez du esan nahi profesionalek nahita eragiten dituztenik, ez kontziente direnik ere: ikasiak eta naturalizatuak baitituzte gehienak. Gainera, egileak liburu honekin sistema seinalatu nahi izan du, eta sistemak bere erantzukizuna har dezala eta begirada feminista batez jarduna moldatzeko galdegiten du.

Sarrera mamitsuan kontzeptuaren eta praktikaren errepaso historiko-teoriko bat egiten du egileak, eta gero hamabi lekukotza biltzen ditu, lehen pertsonan idatziak, emakumeei ahotsa eman nahian. Hamabi emakume horiek nolabaiteko lotura izan dute indarkeria obstetrikoarekin, izan beren larruan bizi izan dutelako, izan obstetriziaren inguruan adituak direlako. Horrela, liburu koral bat osatu du Estitxuk, gogorra edukian eta zorrotza bezain gozoa idazkeran. Gertatzen denari hitzak jartzea delako ikusezin dirauen horrekin amaitzeko lehen urratsa.