GOMENDIOAK

Erria

Globalizazioak eta Erdi Aro Berria

2020-03-31

 

Globalizazioak eta Erdi Aro berria [Miguel De Unamuno XVI. Saria, Bilboko Udala]. Erein, 2016

Gabilondoren liburua globalizazio prozesuei buruzkoa da, globalizazio bakar bat baino, prozesu desberdinak daudela azpimarratzen du. Liburua ezkerrak alternatibak pentsatzeko zailtasunetik abiatzen da, eta globalizazio prozesuak ulertzeko erdi arora joatea planteatzen du. Alternatibak pentsatzeko, hainbat ideia albo batera utzi behar ditugula proposatzen digu, iraultzaren kontzeptua eta politika bakarraren ideia kasu. Euskal Herriko ikuspuntutik idatzia, idazlea AEBetan bizi arren, liburuak jakintza asko gurutzatzen ditu, filosofia, geopolitika, sexua, filmak… 2016an idatzia izan arren, egungo krisia ulertzeko ere hainbat gako aurreratzen dira bertan, nekropolitika, salbuespen estatua, teknologia biopolitikoak, eta baita ere, gaur indartsu ikusten dugun ideologia neoliberalaren kritika.

 

Joseba Gabilondo (1963 Urretxu, Gipuzkoa)

Euskal idazlea eta Michigan State University-ko irakaslea da. 1992an argitaratu zuen bere lehen liburua, Kaliforniatik bihotzez gutun sorta eta, 2009an Apokalipsia guztioi erakutsia ipuin bilduma, baina, batez ere saiogile gisa egin da ezagun: 2006an Nazioaren hondarrak: euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak publikatu eta gero, 2014an Euskadi saria irabazi zuen New York-Martutene liburuarekin eta 2015ean Unamuno saria Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzuleraz lanarekin. 2016an ere, ingelesez eman zuen euskal literaturaren edo literaturan historia, Before Babel: A History of Basque Literatures.