GOMENDIOAK

Erria

Iratzar Fundazioko kidea

Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian

2021-01-13

Iñaki Petxarroman. Berria, Elkar, Jakin, 2020

Klima eta ekologia krisi betean bidezidorrak zabaltzeko ahalegina egin du Iñaki Petxarromanek Ezezagunerako bidaia, Berria, Elkar eta Jakinen elkarlanean sortutako, Aleka bildumako saiakerarekin.

Azken hamarkada munduan neurtu den beroena izan da, urtetik urtera gora doa hozberoa planeta osoan eta zientziak sei hamarkada daramatza abisuak ematen. Bikoiztu egin dira atmosferara isuritako berotegi gasak, bioaniztasuna errotik galtzen ari da, inoiz baino azkarrago ari gara suntsitzen ekosistema eta planetaren natur aberastasuna eta gutxi balitz zoonosiak eta beste pandemia arriskua.

Aldaketa klimatikorako bidean emandako urratsak, akatsak eta erabakiak hausnartu eta aztertu ditu kazetariak, adituen iritziak eta ikerketak, bildu eta gaur dugun etorkizunerako gako, kontzeptu eta zenbait datu zazpi ataletan jaso ditu, idazkera zehatza eta termino errazak hautatuz.

Petxarromanek gaiaren inguruan elkarrizketatutako zenbait aditu, tartean, Yayo Herrero, Unai Pascual, Inaki Antigüedad eta Elisa Saenz de Murieta, ideia bera erabili baitute: «Lurralde ezezagun batean sartzen ari da Lur planeta eta, harekin batera, baita bertan bizi garen guztiok ere. Sekula baino informazio gehiago daukagun belaunaldi bateko partaideak izanik, klima aldaketa antropogenikoaren prozesu konplexu eta atzera-bueltarik gabeko batean murgildu gara».

Planeta Ezezagunerako bidaia-n irakurketa konszientea eginez gero, argi gelditzen da ez dagoela atzera-bueltarik, baina aldaketa moteltzeko lasterbidea egon badagoela eta gure esku dago murgildu garen ezezagunerako bidaia hau ahalik eta hobekien joatea, izango diren astinaldiak ahalik eta gehien gutxituz eta haietara egokituz.