GOMENDIOAK

Erria

Besteen odola

2021-03-31

Simone de Beauvoir Itz. Oier Alonso, Elkar 2021

Oier Alonsok Simone de Beauvoirrek 1945 urtean idatzitako ‘La sang des autres’ liburua euskaratu du, ‘Besteen odola’ titulua emanez.  

Bere garaian oso ospetsua izan bazen ere, Besteen odola (1944) ez da gaur egun Gonbidatua (1943) edo Mandarinak (1954) bezain ezaguna. Haatik, beste lan batzuek baino askoz kritika hobea jaso zuen nazien okupazioari buruzko nobela honek. Simone de Beauvoirrek elkartasunari buruz eta besteen ardura zein den kontatzen digu nobela entretenigarri honetan. Askatasunaren aldeko maitasuna, giza harremanen konplexutasuna eta emakumearen egoeraren salaketa jorratzen ditu beste funtsezko gai batzuen artean. Estiloa ere oso landuta dago, kontalariaren ikuspuntua alde batetik bestera doa, lau samarra da hizkuntz erregistroa. Klasikoen soiltasunaz idazten du hauen zentzu tragikoa ere hartuz.

Jean Blomart, etxe oneko semea, kontzientziaren ausikiekin bizi da gaztetatik: bere jatorri burgesaren eta langile-klasearen artean hautatu beharraz, hasieran; komunisten estrategiaren eta sindikalismo hutsaren artean, gero; neska baten maitasun sutsua onartu edo ez, bitartean; naziei aurre egitekotan armak eskuetan hartu edo ez, hurrena. Norberaren ekintzek beste batzuen bizitzan ere ondorio zuzenak izaten baititu, norbere odola ez ezik, besteena ere jokoan jarriz. 1945ean kaleratutako eleberri honek II. Mundu Gerraren aurreko giroa eta Frantziako erresistentzia azaltzen ditu batik bat, baina, horrez gain, hainbat pertsonaiaren erretratu bikainak eskaintzen dizkigu, beren kontraesan eta gazi-gozo guztiekin: Hélène, Paul, Marcel, Madeleine...dio nobelaren sinopsiak.

 

 

TWITTER