GOMENDIOAK

Erria

Babel aurretik: euskal literaturen historia bat

2020-12-29

Joseba Gabilondo Itz. Amaia Apalauza Txalaparta, 2020

 

Erdaretan idatzitako euskal herritarren lanak euskal literatura al dira? Zeintzuk diraeuskaldun neolitikoak eta industrialak? Zer gatazkek gurutzatu dute gure literatura? Zergatik ez dira generoa eta arrazaeuskal literaturaren subjektu izan XIX. mendeamaierara arte? Bertsoak eta baladak sartu beharko lirateke literatur historiografietan?

 

Galdera horiei guztiei eta gehiagori erantzuten die Joseba Gabilondok saiakera literariohonetan,lehenengoz ingelesez kaleratu eta lau urte geroago Amaia Apalauzakeuskarazaurkezten diguna. Autorearenarabera, Erdi Aroan hasita, “euskalduntasuna” zer denkanpokoek definitu izandute, eta XIX. mendean atzerriko antropologo, turista etakolonizatzaileekheldu zioten zeregin horri, nork bere hizkuntzan. Bitartean, euskaldunekideia horiek berrerabiltzenzituzten bereniruditeria sortzeko.

 

Hori kontuan hartu gabe eraikidira literaturaren historia gehienak, ikuspuntu nazionalista batetik.Horiei hankamotz iritzita,Gabilondok literatura-historia tradizionalak alde batera utzi, eta ikuspegiteoriko etametodologikoberri bat dakarkio euskal literaturari.

 

Proposamen horretan, literatura-diskurtso historiko gehienak aletzen ditu (historizismoberria, teoria postkoloniala, multikulturalismoa, ikasketa subalternoak), eta argi berri batenpean aurkezten dizkigu zenbait mugimendu historiko; esate baterako, nazionalismoa, feminismoa, modernitatea eta globalizazioa.

 

Horrela, euskal literaturen historia bat ez ezik,literaturen bitartez Euskal Herriko historia bat ere badakarrela esan genezake.

 

 

TWITTER