GOMENDIOAK

Itziar Amunategi

Amek ez dute

2020-07-17

Katixa Agirre. Elkar, 2018 Narratiba.

Amatasuna eta literatura. Bi emakume, bi ama gazte. Nobelaren narratzailea idazle arrakastatsua da baina amatasuna dela-eta idazketa prozesua albo batera utzi behar izan du bolada batez bederen. Jade/Alicek bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Narratzailea jabetuko da aspaldian Jade/Alice ezagutu zuela. Kuriositateari izkin egin ezinda, kasua ikertu eta bere nobela berria horretan oinarrituta idaztea erabakitzen du. Katixa Agirrek istorio tragiko horren bidez sorkuntzari buruzko hausnarketak egiten ditu, luzaroan gogoratzeko modukoak.

Bi sorkuntza: haurra erditu eta heztearena bata, literarioa bestea. Amatasunaren beste aldea erakutsiko digu gordin. Ilargia bezala, gehienetan alde onez hitz egiten baita, argitasunaz eta edertasunaz, baina apenas ilargiaren beste aldeaz, horren atsegina ez den horretaz. Paraleloan sorkuntza literarioaren gora beherak ere azalduko zaizkigu. “Lurralde lokaztua ere kontatu behar dudalako. Ez da beharrizan morala, ez da salaketa soziala. Askoz oinarrizkoagoa da.”

TWITTER